Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Atea askiarekin (Porte au chiendent), 1957
Amorruen bizarra (Barbe des colères), 1959
Iruzkinak
Lekuaren planoa (Plan de site), 1958ko apirila
- Izenburua:
- Lekuaren planoa (Plan de site), 1958ko apirila
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Testura | Ingurunea eta natura
- Teknikak:
- Ensanblajea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Koadro hau Testurologiak (Texturologies) izenburua duen seriekoa da. Serie horretan, Dubuffet mihiseak pintatzeari ekin zion etorkizuneko ensanblajeetarako materialak biltzearren. Geroago, Dubuffetek mihise horiek ez ebakitzea eta obra horiek Zoruaren ospakizuna (Célébration du sol) seriean barne hartzea erabaki zuen. Testurologiak egitura uniformea duten testurak dira, gainazal desberdinak gogorarazten dizkigutenak, nahiz eta beren errepresentazio probokatzaileak ez digun inolako aztarren errealik ematen erakusten dutenari buruz. Mikroskopio bidez ikus daitekeena al da edo makro-kosmosaren ikuspegi bat al da? Ikusleak ikusten ari dena zehatz-mehatz zer den ez dakien arren, Dubuffeti inporta zaiona zera da, testura uniforme horiek lurreko gainazalak adierazten dituztela, eta ezin direla arte abstraktuarekin lotu.
“Nire pinturek lurra goitik ikusita irudikatzen dutela erakusten saiatzen naiz. Hala ere, baliteke jende asko horretaz konturatzea, baina inoiz ez zara behar adina saiatzen behar bezala ulertu dizutela ziurtatzen, mundu guztia abstrakzioarekin obsesionatuta dagoenean. Baina honek ez du batere zerikusirik abstrakzioarekin, lur-sail txikiak besterik ez baitira, goitik ikusita”.