Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Mirak (Les Mires)
Iruzkinak
Zirkulua II (Le circulus II), 1984ko azaroa [Ez-lekuak seriea (Non-Lieux)]
- Izenburua:
- Zirkulua II (Le circulus II), 1984ko azaroa [Ez-lekuak seriea (Non-Lieux)]
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa | Testura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Non-Lieux (Ez-lekuak) Dubuffet-en obren azkeneko zikloa da. Pintura horiek gauza ikusgarrien eta errealen munduarekin kontrastean dagoen mundua irudikatzen dute. Bere unibertso abstraktuan baztertu egiten du giza irudia. 83 urte zituela, Dubuffetek erritmo harrigarri batez lan egin zuen serie honetan. Izan ere, 1984ko maiatza eta abendua bitartean 200 bat obra sortu zituen, ia beltza den hondo baten gainean lerroen testura lodia duten obrak izanik. 1984ko abenduaren 1ean behin betiko utzi zion pintatzeari idazten jarduteko. Hilabete batzuetan bere Biographie au pas de course (Biografia arineketan) idatzi zuen, objektibotasun handiaz bere bizitzako etapa garrantzitsuenak dokumentatuz. Jean Dubuffet 1985eko maiatzaren 12an hil zen 84 urte zituela, bere txostena amaitu baino aste batzuk lehenago.