Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Tirabira (La mésentente) [Oroimenaren antzerkiak seriea (Théâtres de mémoire)]
Zirkulua II (Le circulus II), 1984ko azaroa [Ez-lekuak seriea (Non-Lieux)]
Iruzkinak
Mirak (Les Mires)
- Izenburua:
- Mirak (Les Mires)
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Gogoeta
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
82 urte zituela, Dubuffet bakartuta bizi zen eta arteari buruz hark egindako analisia gero eta gehiago hurbildu zen arazo filosofikoetara. 1983ko uztailean, bere hizkuntza piktorikoak izandako aldaketaz hizketan hauxe adierazi zuen:
“Orain, nire bizitzaren amaiera aldera, nazkatua nago obra ezagunetaz, jendearen erretratuez, zuhaitz, etxe eta gainerako objektu antzemangarrien pinturez. Honez gero ez dut sinesten mundua definitzeko beharrezkoak diren irudien inbentario zaharrean. Gaitzetsi egiten dut ikuspegi hori, faltsua iruditzen zaidalako eta balio ez duela uste dudalako. Gauzak abiapuntura eraman nahi ditut, zero puntura, hiztegi bihurtu aurretik zeuden lekura. Izena duten gauza guztiek orain ez dute interesik niretzat. Errealitatea irudikatzen duela sinestarazten saiatu den izendegi zahar horretatik libratu nahi dut nire burua. Inguratzen gaituenaz dudan ikuspegia erabat bestelakoa den erregistro batean aurkeztu nahi dut, eta aurrerantzean alda daitekeen errealitate batean bizitzea da nire nahi bakarra”.