Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Te-kikara VII (Tasse de thé VII), 1967
Berriketaria II (Le Deviseur II), 1969
Iruzkinak
Autorretratua, 1966
- Izenburua:
- Autorretratua, 1966
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Soinua | Erretratua eta autorretratua
- Mugimendu artistikoak:
- Art Brut
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Jean Dubuffet-en arteak kultura tradizionalari uko egiten dio, berak “hizkuntza hila” gisa deskribatu zuenari. Hemen, Dubuffeten autorretratua ikus dezakegu. Bere koadroak egiteko haurren eta esperientziarik ez zuten arte-afizionatuen lanetan inspiratzen zen. Horrez gain, balio berriak ezarri zituen literaturan eta musikan, eta eguneroko hizkuntza imitatzen zuten testuak idatzi zituen, literatur testu konbentzionalen aldean oso bestelakoak, eta musikaren eremuan ere esperimentu inprobisatu batzuk egin zituen. Esperimentu horietan instrumentuen soinuak beste soinu arraro batzuekin nahastu zituen, esate baterako tonu monotono batez hitz egiten zuten ahotsak, zaunkak eta beste hots batzuk.
Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdian, “anti-kultura” egin arren edo horri esker beharbada, Dubuffet arrakasta izaten hasi zen artista gisa. Arrakasta hura honela deskribatu zuen bere autobiografian:
“Nire obrak gero eta gehiago erosten hasi ziren eta beren prezioa igo egin zen. Nire diru-sarrera bakarra izatea iritsi ziren. Egoera horrek, ordea, ez zidan, espero bezala, arrakasta-sentsaziorik sorrarazi. Niretzat tormentu bat izan zen gehiago, neuk mantendu nahi nuen arte estetikoarekiko jarrera autistak eta erabat kontrakoak eraginda. Nire obrak saldu ezin ziren produkzioak izatea atsegin bainuen”.