Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Fenomenoak (Les Phénomènes)
Bizitza eskaseko estatua txikiak (Petites statues de la vie précaire)
Iruzkinak
Lorategia zoruan (Jardin au sol), 1958 [Elementu botanikoa seriea (Élément botanique)]
- Izenburua:
- Lorategia zoruan (Jardin au sol), 1958 [Elementu botanikoa seriea (Élément botanique)]
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Ingurunea eta natura
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Litografia
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Denboraldi luze batez Dubuffet-ek teknika litografikoaren bidez naturaren egiturak erreproduzitzen jardun zen buru-belarri, errealitatea ikusgai jartzeko naturaren elementuak zuzenean erabiliz. Elementu botanikoak (Éléments botaniques) hosto, azal, sustrai eta loreen collageak dira. Aurkitutako objektu horiek aldarazi gabe, Dubuffetek paisaiak, irudiak edo egiturak eratzen zituen, eta horrela irudimenezko munduak sortzen zituen. Obra hauen izenburu poetikoek Dubuffet hizkuntzarako talentu handiko gizona zela adierazten digute. Elementu botanikoek material naturalen egiturak, ukimenezko ezaugarriak eta kolorea ikusteko aukera ematen digute. Obra hauek pausu berri bat adierazten dute lehengaien inguruan egin zituen azterlanetan. Dubuffetek honela azaldu zituen bere asmoak eskutitz batean:
“Elementu botanikoak iraultza intelektual txiki bat formulatzen saiatzen dira (nire obra guztiek bezalaxe esango nuke), zentzugabetasunerantz eta zorabiorantz ihes egiteko saioan”.