Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Autorretratua, 1966
Lehoia (Le Lion), 1971
Iruzkinak
Berriketaria II (Le Deviseur II), 1969
- Izenburua:
- Berriketaria II (Le Deviseur II), 1969
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Tamaina
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
1966az geroztik Dubuffet-ek hirugarren dimentsioa eman zion L’Hourloupe zikloko hieroglifikoen hizkuntzari, pinturaren eremurako eratu zuen hizkuntzari. Poliuretanoa funtsezkoa izan zen diseinu-mota honetan. Oso material sintetiko arina da, alanbre beroa erabiliz erraz mozten dena. Baina material hori oso hauskorra denez, esperimentu ugari egin ondoren, Dubuffetek metodo bat garatu zuen bere objektuak poliesterrez eta erretxina epoxidikoaz egiteko. Hemen ikusten dugun irudia azkena aipatutako material horrekin egina dago. Bere izena, Berriketaria (Le Deviseur), frantsesezko “deviser” hitzetik dator, berriketan aritu esan nahi duena. Gelaska irregularrak, itzalak eta ingeradak pintatzeko garatu zuen sistema erabiliz egina dago, eta irudia koadrotik irteten ari dela ematen badu ere, Dubuffeten irudi eta objektu tridimentsionalek lotura estua dute pinturarekin. Hori serie honetarako aukeratutako izenburuan ere islatzen da: Pintura monumentalizatuak (Peintures monumentées), alegia. Teknika horren bidez artistak pinturarako motibo eta ideia berriak ezagutu zituen, geroago eskultura monumentalei eta arkitektonikoei bide eman zietena, ikusleari esperientzia espazial berriak eskainiz.