Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Rue des petits Champs, 1962
Te-kikara VII (Tasse de thé VII), 1967
Iruzkinak
L’Hourloupe, liburuaren maketa, 1962
- Izenburua:
- L’Hourloupe, liburuaren maketa, 1962
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Forma | Kolorea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
1962an Dubuffet-ek etapa berri bati ekin zion L’Hourloupe izenburua duen obrarekin. Artista, telefonoz hitz egiten zuen bitartean boligrafoz bat batean marraztutako zirriborroetan inspiratu zen. L’Hourloupen, gelasken itxura duten formarik gabeko gainazalak, marra urdin edo gorriz itzaleztatuak, elkarren artean lotuta daude, eta elkartze horrek irudimenezko figura eta objektu batzuk itxuratzen ditu. Zirriborroen hieroglifiko txiki horretan onarrituta, Dubuffetek ikuslearen fantasia pizten duen mundu bat sortzen du. “Hourloupe” izena artistak asmatutakoa da. Duen soinuagatik aukeratu zuen, baita “hourloupe” hitz-joko bat delako ere —Dubuffetek asmatutako terminoa ulu egin (hurler) eta otso (loup) hitzen frantsesezko baliokidearen antza duten hitzez osatuta dago, eta irudi irreal bat iradokitzen digu—. Erakusketa honetan ikusgai jarritako liburuaren maketan izen batzuk ikus ditzakegu, esate baterako “vachalaite”, “parrapeluie” edo “vauleure”, guztiak artistak asmatutakoak. Testu onomatopeikoekin batera agertzen dira, Dubuffeten hizkuntza piktoriko berria bezala, gure pertzepzioa bere ohiko ereduetatik askatzeko saio bat izanik.