Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Lau nabarmen (Quatre Notables), 1944 [Hiriko eta landako txotxongiloak seriea (Série Marionnettes de la ville et la campagne)]
Antonin Artaud-en erretratua ileak harrotuta (Portrait d’Antonin Artaud cheveux épanouis), 1945
Iruzkinak
Hormak (Les Murs)
- Izenburua:
- Hormak (Les Murs)
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Art Brut
- Artelan motak:
- Grabatua | Grafitia | Litografia
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Hormak (Les Murs) izenburua duen litografi seriea 1945ean egin zuen. Dubuffet-en hormek Eugène Guillevic poeta liriko frantsesaren olerkiak irudikatzen dituzte. Hormek garaiko sinboloak erakusten dizkigute, 1945ean batik bat gerraren lazturak kontatzen dizkiguten bala-zuloak izanik. Dubuffetek bereganatu egin zituen sinbolo horiek eta bere hormek desohoratuta, lohituta eta graffitiez estalita agertzen dira. Horietako batean ohar bat ikus dezakegu. Hemen, baliteke artistak Parisko okupazioan eraikinen hormetan jarri ohi ziren ohar publikoak adieraztea. Dubuffetek arte bihurtzen ditu hormetako markak. Beretzat, graffiti-a Art Brut-en osagaietako bat da baita ezarritako kulturarekiko gaitzespena ere. Dubuffeten ustez, pinturak, pintzelarekin baino gehiago burdinazko hazkagailu batekin egin beharko lirateke. Hemen ikusten ditugun grabatuetan, harri litografikoa bera horma bihurtzen da, eta bertan Dubuffetek behin eta berriro grabatu ditu bere inizialak.