Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Hormak (Les Murs)
Arabiarra hanka-arrastoekin (Arabes avec traces de pas), 1948
Iruzkinak
Antonin Artaud-en erretratua ileak harrotuta (Portrait d’Antonin Artaud cheveux épanouis), 1945
- Izenburua:
- Antonin Artaud-en erretratua ileak harrotuta (Portrait d’Antonin Artaud cheveux épanouis), 1945
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Gizakia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Antonin Artaud
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Berrogeiko hamarkadaren bukaeran, Dubuffet-ek bere lagunarteko idazle, artista eta kritikarien erretratuak egin zituen. Erretratu horietako bat Antonin Artaud idazlearena da, eta Dubuffetek hauxe idatzi zuen berari buruz:
“Antonin Artaud zikina eta mehea da, bere derbitxe aurpegi maltzurrak beldurra sorrarazi dezake. Eta litekeena da oraindik ohikoa baino modu arraroago batean jokatu nahi izatea beldur handiagoa, alegia beldur-ikara sorrarazteko; …ohi ez bezala zimurtuta duen aurpegi bitxi hori, hortzik gabe, uzkurtu eta zabaldu egiten da gomaren antzera. Batzuetan bere hizkera oso teatrala da baina baita hunkigarria eta etorri handikoa ere, eta estasizko egoeran sortzen dituen bere olerki horietakoren bat errezitatzen duenean, bere ahotsa eta aurpegiera ahaztezin bihurtzen dira darien berezitasunagatik eta edertasunagatik”.
Erretratu honetan, Dubuffet Artauden aurpegiera nabarmenena irudikatzera mugatu da, adibidez bere aurpegi betazpitsua, begi txilotuak eta zimurrak.
Dubuffetek erretratu bat egiten zuenean, tarte labur bat hartzen zuen gauzak begiratzeko. Goitik, behetik eta batez ere albo batetik behatu ohi zituen, behaketa labur horren ondoren adimenean geratzen zitzaiona irudikatuz. Metodo hori “arreta jarri gabe begiratzea” gisa definitu zuen. Behin betiko erretraturik ez dagoela pentsatzen zuenez, pertsona beraren irudikapen desberdinak sortzen zituen. Aurpegi zimur bat paisaia batekin konparatu ohi zuen, etengabe bide berriak topa ditzakezun paisaia batekin, alegia. Bere erretratuak 1947an ikusgai jarri zirenean (horietako batzuk erakusketa honetan ikus daitezke), zirrara handia eragin zuten publikoarengan. Aurpegi horiek ez zetozen bat burgesiaren ideiekin. Dubuffeten poetek eta filosofoek ez dute jeinu itxurarik, aurpegia zimurra dute eta izaki arraroak dirudite.