Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Berriketaria II (Le Deviseur II), 1969
Coucou Bazar, 1973
Iruzkinak
Lehoia (Le Lion), 1971
- Izenburua:
- Lehoia (Le Lion), 1971
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Mugimendua | Tamaina | Antzerkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Dubuffet gelaskatan zatituak zeuden koadroetako irudiak eta objektuak mozten hasi zen. Motibo horiek, enbalatzeko paperean erantsita, koadro-mota berri baterako eredu gisa balio izan zioten. Dubuffetek diapositiben proiektore batekin handitzen zuen motiboa, profila mihise batera edo euskarri gogor batera eramanez. Honela pintatutako figura handituak zerraz moztu ohi zituen, eta horrek koadroaren ingurua irregularra izatea eragiten zuen. Koskadun obra horiekin, Dubuffet koadroaren forma laukizuzenetik aldendu zen eta formatu berri bat barneratu zuen, inguru irregularra zuen koadroarena. Mozteko prozesuan, Dubuffetek motibo zehatz bakoitzean arreta jartzen zuen, lehoi honetan ikus dezakegun bezala, erakusketa honetan hiru dimentsioko objektu moduan ere behatu ahal izango duguna. Zurezko taula batetik moztutako lehoia gurpildun egitura baten gainean datza. Honako hau Dubuffetek Praktikagarri gisa definitu zituen irudi mugikorretako bat da, artistak eszenatoki bateko dekoratu moldagarri edo mugikor bat izendatzeko erabilitako terminoa izanik. Praktikagarriek eman zioten koadro bizidun bat egiteko ideia, ondoren Coucou Bazaren antzezpenetan burutu zuena.