Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Emakume-gorputza (Corps de dame), 1950
Presentzia ugariak (Présences nombreuses), 1954
Iruzkinak
Gaztaina-koloreko iledun andrea aurpegi haragitsuarekin (Châtaine aux hautes chairs), 1951
- Izenburua:
- Gaztaina-koloreko iledun andrea aurpegi haragitsuarekin (Châtaine aux hautes chairs), 1951
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Forma | Gainazala | Kolorea | Lan-prozesua | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Bigarren Mundu Gerra | Suntsipena
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Obra honetan ikusten dugun lehenengo gauza kolorezko gainazal bat da. Kolorea zakarki aplikatuta dago, eta zuzen begira dagoen buru baten soslaia marrazten du. Hau bezalako irudiak “formarik gabekotzat” hartu zituzten berrogeita hamarreko hamarkadako arte kritikariek. Kolore-geruzak elkarren segidan aplikatuz eta arraiatuz, Dubuffet-ek gainazal irregular lodia sortzen zuen, obra honetan giza haragia gogorarazten diguna. Dubuffetek obraren izenburuan ere adierazten du ideia hori, hitzez hitz itzulita “Gaztaina-koloreko iledun andrea aurpegi haragitsuarekin” izan daitekeena. Erabili zuen pintura eta erretratatu zuen pertsona irudikatu zuen modua landugabeak eta zakarrak dira. Obra horiekin, Dubuffet eta beste artista batzuk kolore “puruetako” pinturaren eta forma zehatzen kontra agertu ziren. Pintura-mota hau testuinguru historikoarekiko erreakzio bat da. Koloreztatutako materialak, formarik gabeak, Bigarren Mundu Gerran bizitako suntsipen masiboaren esperientzia adierazten du.