Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Emakumea besaulki batean eserita (Femme assise dans un fauteuil), 1944
Hormak (Les Murs)
Iruzkinak
Lau nabarmen (Quatre Notables), 1944 [Hiriko eta landako txotxongiloak seriea (Série Marionnettes de la ville et la campagne)]
- Izenburua:
- Lau nabarmen (Quatre Notables), 1944 [Hiriko eta landako txotxongiloak seriea (Série Marionnettes de la ville et la campagne)]
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Gizakia | Sorkuntza artistikoa | Paris
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Lau nabarmen koadroa Hiriko eta landako txotxongiloak seriekoa da. Hiritar arrunta da gaia, Dubuffet-en obraren gai nagusia, alegia. Urte haietan Dubuffet Parisko langileen auzoetatik ibili ohi zen, eta bere ustez Saint-Ouen azoka gizaki xumearen muina zen. Dubuffetek honela deskribatu zuen behatzen zuena:
“…Hemen ez dago erosleen eta saltzaileen arteko desberdintasunik, guztiek dute aurpegi berdina — adin ertaineko pertsonek izan ohi duten aurpegia, jendeak elkarren artean antza handiagoa duenean, eta aurpegi hori hitz gutxitan deskribatu beharko bagenu, arkume erregosiaren edo autoen pneumatiko zaharren kolorea duela esango genuke. Zimur sakonek izar formarekin egiten dituzten bertan ildoak, formarik ezean izar perfektua izanik, eta aurpegierak kopetara zuzenean botatako adreilu batek marraztutakoa dirudi… Atsegin dut aurpegi mota hori. Baita haien arropak, uniforme beltz grisaska horiek, kaleko legarraren antzera hautsez beteak, batzuk horixkagoak eta beste batzuk hitsagoak, eta simaurraren antzeko txapelak, zikinkeria koloreko zapiak eta jertseak — horrelakoak gustatzen zaizkit niri gehien arropak”.