Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Coucou Bazar, 1973
Mirak (Les Mires)
Iruzkinak
Tirabira (La mésentente) [Oroimenaren antzerkiak seriea (Théâtres de mémoire)]
- Izenburua:
- Tirabira (La mésentente) [Oroimenaren antzerkiak seriea (Théâtres de mémoire)]
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Memoria
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Dubuffet-ek serie honetarako aukeratutako izenburua, Oroimenaren antzerkiak (Théâtres de mémoire) alegia, oroitu ahal izatearen arteari buruzko liburu bati dagokio. Arte horrek oinarritzat duen ideia hauxe da, oroimen bisualak biziagoa dirauela adimenaren oroipenak baino. Oroitzeak ez ahaztea esan nahi du, baina bereizita gogoratzen ditugun gertaerak aldi berean existitzen direneko prozesu bat ere bada eta, batzuetan, gertaera horiek kontraesaneko konbinazioetan agertu ohi dira. Dubuffeten obrek gure oroipenen irudi horiek adierazten dituzte. Jadanik pintatuta dauden irudiekin egindako collageak dira. Gure oroipenetan bezalaxe, obra honetan ikusten ditugun pertsonen eta egoeren irudiek ez dute argitasun-maila bera, eta horietako asko ondo zehaztuta agertzen badira ere, beste batzuk gainjarrita agertzen dira, eta batzuk zehaztugabeak eta lausoak dira. Elkarren ondoan daudenez, irudi desberdinek ideia berriak iradokitzen dizkigute. Oroimenaren antzerkiekin Dubuffetek irudi modura gordetako momentu desberdinen segida gisa irudikatzen du oroipena.