Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Gaztaina-koloreko iledun andrea aurpegi haragitsuarekin (Châtaine aux hautes chairs), 1951
Haragi hostoratuak (Chairs feuilletées), 1954
Iruzkinak
Presentzia ugariak (Présences nombreuses), 1954
- Izenburua:
- Presentzia ugariak (Présences nombreuses), 1954
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Testura
- Teknikak:
- Ensanblajea
- Artelan motak:
- Inprimaketa
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Dubuffet testuradun gainazaletako egituren bilduma osatzen hasi zen. Testura horiek paperera eramaten zituen ondoren, inprimaketa bidez. Lehenik Txinako tintaz bustitzen zuen zura edo delako gainazala, gainean paperezko orri bat ipintzen zuen, eta papera objektuaren testuraren kontra igurtziz negatiboko irudi bat lortzen zuen. Gero, Dubuffetek inprimaketa horiek moztu egiten zituen, haiekin paisaiak edo irudiak egiteko. Teknika honek, assemblages d’empreintes (inprimaketen ensanblajeak) deitutakoak, mundu berri bat zabaldu zion irudiak sortzeko, berrogeita hamarreko hamarkadan eta hirurogeikoan egingo zituen obren oinarri izango zirenak.
Obra hau Txinako tintaz paper gainean egindako aurrenetakoa da. Bertan, Dubuffetek paperezko ebakinak erabiliz multzo irregular bat sortu du, ikuslearen begietan irudi eta forma zehaztugabe bihurtzen dena. Dubuffetek honela azaldu zuen metodo hori erabiltzeko arrazoia:
“Sarritan erabili izan dut teknika hau nire lanetan. Aurrena, gauza desberdinen era guztietako zatiak elkarren ondoan jartzea oso emankorra dela iruditzen zait sorkuntza-lanerako. Eta ez bakarrik sorkuntza-lanerako, baita adimenerako ere. Adimenak sufritu egiten du eta hegoak mozten zaizkio etengabe guztien adostasunaren eremu magnetikoaren menpe jartzen zaionean. Magnetizazio horrek zurrun eta gogor bihurtzen du. Ugaritasunak askatu egiten du”.