Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Amorruen bizarra (Barbe des colères), 1959
Lorategia zoruan (Jardin au sol), 1958 [Elementu botanikoa seriea (Élément botanique)]
Iruzkinak
Fenomenoak (Les Phénomènes)
- Izenburua:
- Fenomenoak (Les Phénomènes)
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Lan-prozesua | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Litografia
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Fenomenoak (Les Phénomènes) Jean Dubuffet-en obraren serie grafiko zabalena da. Lau urtetan 362 litografia desberdin egin zituen, 24 albumetan bildutakoak eta Fenomenoen atlasa (Atlas des Phénomènes) osatuko zutenak, gainazal desberdinen bilduma, alegia. Dubuffetek lurraren, pareten, harrien, maleta zaharren baita lagun baten bizkarraren testurak harri litografikora edo zinkezko plantxara eraman zituen. Horrez gain, zuzenean esperimentatu zuen plantxaren gainean konposatu kimiko eta prozesu fisiko desberdinekin. Dubuffet naturaren fenomenoak ahalik eta modu zehatzenean erreproduzitzen saiatzen zen. Plantxaren gainean objektu natural baten inprimaketa zuzena eginez, artistaren beraren eragina ezabatzen zuen. Serie honetan Dubuffetek litografiaren prozesuei buruzko azterketa sakona ere egin zuen. Litografoaren lanbidea ikasi zuen eta bi tailer zabaldu zituen, bata Parisen eta bestea Vence-n. Izan ere, serie zabal honetan litografiaren aukerak eta mugak aztertu zituen.