Edukira zuzenean joan

Azteken Inperioa

Sarrerako erakustokia: Xiuhtecuhtli eta Coatlicue

Info gehiago

Bigarren erakustokia

Info gehiago

Iruzkinak

Lehenengo erakustokia

Erakustoki honetan Erdialdeko Amerikako indigenentzat animalien erresuma zeinen garrantzitsua zen ematen da aditzera. Haientzat, naturaz gaindiko indarrak bizi ziren naturaren baitan. Gizakiek indar haiekiko loturak indartu behar zituzten, biziraungo bazuten. Animaliek harreman estua zuten naturaren indar haiekin. Batzuk jainko‑jainkosen mezularitzat jotzen ziren.

Hemen erakusten diren plateraren eta koparen apaingarria txakur motiboa da. Txakur baten harrizko eskultura ere badago, muturra gorantz duela, uluka. Txakurrak oso estimatuak ziren, jabeen adiskide leialak zirelako. Jabeak hiltzen zirenean, haien txakurrek gidari gisa jokatzen zuten infernuan. Zeremonia berezietan, txakurrak sakrifikatu egiten zituzten, eta haien haragia jaten.

Hemen azaltzen diren beste animalia batzuk koiotea, jaguarra eta arranoa. Koiotea harrizko eskulturan azaltzen da. Atzeko hanken gainean dago eserita, eta ilaje luze eta ugariak estaltzen dio gorputz guztia. Koioteak giza sexualitateari lotzen zitzaizkion, eta indar eta zuhurtasun handia izateagatik ziren ezagunak. Hauek ere gurtzako objektuak ziren, eta osasuna eta bizitza luzeari lotzen zitzaizkion. Koiotea ordena militar bateko ikurra ere bazen.

Jaguarrak ere botere militarrarekin harreman estua zuen. Jaguarraren gerrariek zaindaritzat jotzen zuten animalia hura. Plaka zizelkatuak jaguarra azaltzen du. Atzeko hanken gainean dago tente, gizakien moduan, itxura basatia du eta erasotzeko prest dago.

Beste ordena militar garrantzitsu bat arrano gerrariak ziren. Arranoa zen maizen irudikatzen zen izakietako bat. Hemen azaltzen den adibidea harkaitz bolkanikozko pieza batean zizelkatu zuten; azteken gizartean lumak asko estimatzen zituzten, eta hori nabarmentzen du. Gerrarekin batera, eguzkiari eta giza sakrifizioei ere lotzen zaie arranoa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Sarrerako erakustokia: Xiuhtecuhtli eta Coatlicue

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Lehenengo erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bederatzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamargarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaikagarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamahirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamalaugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaseigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamazazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemezortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemeretzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita batgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago