Edukira zuzenean joan

Azteken Inperioa

Hogeita batgarren erakustokia

Info gehiago

Hogeita hirugarren erakustokia

Info gehiago

Iruzkinak

Hogeita bigarren erakustokia

Izenburua:
Hogeita bigarren erakustokia
Erakusketa:
Azteken Inperioa
Gaiak:
Mitoak | Artea eta musika | Sinbologia | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Ingurunea eta natura | Tenochtitlan | Mexiko
Artelan motak:
Eskultura

Xochipilli-Macuilxochitl jainkoari egindako eskaintza hau Mexiko Hiriko hustubideen sistema eraikitzen ari zirela aurkitu zuten. Hala ere, data zehatza ez dakigu. Sistemaren eraikuntza hiriko katedralaren atzetik pasatzen zen. Orain Tenplu Nagusitzat—azteken tenplu garrantzitsuena zen— ezagutzen den lursailean zegoen. Xochipilli musikaren eta dantzaren jainko zaindaria zen. Azteken estilo geometrikoari jarraituz zizelkatu zuten. Besoak gurutzatuta ditu eta estandarte bati eusten dio. Buruan ohiko jantzia darama, gandorraren antzekoa. Alde bietan diskoak ditu zintzilik. Oraindik ere kolore gorriko aztarnak ikusten dira.

Jainkoa eskaintzaz inguratuta dago eta eskaintza horien artean ditugu, besteak beste, danborrak eta beste musika tresna batzuk. Eskaintza horiek gogora ekartzen dizkigute haren ohorez egiten ziren jaietako musika eta dantzak.

Mendeetan zehar horrelako aurkikuntza garrantzitsuak egin zituzten arren, 1978. urtea arte ez ziren hasi Tenplu Nagusiko indusketa lanak egiten. 1978ko otsailean aurkikuntza ikusgarri bat egin zuten Mexiko Hiriaren azpian. Sare elektrikoan lanean ari ziren langileek landutako harri bat aurkitu zuten bidean. Harri hartan aurpegi baten profila zegoen. Egun batzuk geroago monolito handi bat aurkitu zuten. Monolito hartan burua eta gorputzeko hainbat atal falta zituen emakumezko biluziaren irudia zegoen, erliebean eginda. Adituek Coyolxauhqui azteken ilargiaren jainkosatzat identifikatu zuten irudi hura. Mitoaren arabera, Coyolxauhqui jainkosa bere anaiak hil zuen, Huitzilopoxhtlik, hain zuzen ere. Hura zen eguzkiaren eta gerraren jainkoa. Borroka odoltsua izan zen, Coatepetl izeneko muino mitikoan.

Aurkikuntza horren ondoren jaio zen Tenplu Nagusiko proiektua. Poliki‑poliki azteken iragana ezagutu ahal izan zen, aurkikuntza garrantzitsuak zirela medio. Beraz, aztekei buruzko jakintza asko aberastu zen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Sarrerako erakustokia: Xiuhtecuhtli eta Coatlicue

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Lehenengo erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bederatzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamargarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaikagarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamahirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamalaugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaseigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamazazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemezortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemeretzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita batgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago