Edukira zuzenean joan

Azteken Inperioa

Bigarren erakustokia

Info gehiago

Laugarren erakustokia

Info gehiago

Iruzkinak

Hirugarren erakustokia

Erakustoki honetan Erdialdeko Amerikako jendearentzat garrantzitsuenetakoa izan zen animalia batean jartzen da arreta: sugean, hain zuzen ere. Sugea uraren, lurraren, infernuaren, odolaren eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen emankortasunaren haragitzea zen. Sugeak azala aldatzeko duen gaitasuna dela eta, bizitzarekin, heriotzarekin eta hilezkortasunarekin lotzen zuten.

Horren garrantzi sinboliko handia izanda, lotura zuen jainko boteretsuenekin. Jainko batzuek hainbat animaliaren ezaugarriak zituzten nahastuta. Horren adibide bat dugu lumadun sugea. Lumadun sugea Erdialdeko Amerikako sinbolo erlijioso nagusia zen. Airean hegan egiten duen txoriaren eta lurrean narrasean doan sugearen nahasketa izanik, zerua eta lurra elkartzen diren tokia adierazten zuen. Era berean, aurkakoen arteko harmonia ere islatzen zuen. Azteken ustez, Quetzalcoatl jainko sortzaileak lumadun sugearen itxura zuen.

Hemen erakusten diren sugeen eskultura batzuk era errealistan irudikatu dituzte, kiribildutako gorputzekin, mihi zatibituarekin eta hortzekin. Beste irudi batzuk itxura fantastikoa dute eta sugearen eta txoriaren arteko nahastea erakusten dute.

Erakustoki honetako lan guztiek animaliek azteken bizimoduan izan zuten garrantzia egiaztatzen dute. Gurearen oso ezberdina den kosmosari buruzko ikuspegia zuten. Aztekentzat ingurumena ez zen gizakion nahierara ustiatu edo suntsitu behar zen zerbait. Ingurumena mantendu egin behar zela eta gizakien eta ingurumenaren arteko harmonia mantendu behar zela uste zuten.

BESTE ATALAK

Sarrera

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Sarrerako erakustokia: Xiuhtecuhtli eta Coatlicue

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Lehenengo erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bederatzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamargarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaikagarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamahirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamalaugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaseigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamazazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemezortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemeretzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita batgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago