Azteken Inperioa
Hirugarren erakustokia
Bosgarren erakustokia
Iruzkinak
Laugarren erakustokia
- Izenburua:
- Laugarren erakustokia
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta gizartea | Artea eta historia | Erritua | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Erdialdeko Amerika | Mexiko | Zeramika
Pieza hauek janaria prestatzeko eta gordetzeko etxean erabiltzen ziren tresnen miniaturazko irudiak dira. Apaingarri xumeak dituzte. Horrek erakusten duenez, tresna hauek ez ziren ospakizunetan erabiltzeko, etxeko eguneroko bizitzan erabiltzeko baizik. Esate baterako, pitxerrak benetako tamaina izango balu, ura eramateko erabiliko zatekeen. Ontzia aleak gordetzeko erabiliko zuten ziurrenik. Buztinezko plantxa lau eta borobila sukaldean lanean aritzeko eta artozko tortillak berotzeko erabiltzen zen plantxaren kopia da: egia esan, oraindik ere erabiltzen dira horrelako plantxak. Hanken gainean dagoen tresna laukizuzen laua metate izeneko harria da. Arto aleak ehotzeko erabiltzen zen. Lurrean jarri ohi zuten eta emakumeak belaunikatu egiten ziren lan hori egiteko. Bada erakustoki honetan hori egiten dagoen emakume baten irudi bat.
Miniaturak hileta ekitaldietan erabiltzen zirela uste da. Irudikatutako gauzek hildakoak bizitzan zituen gauzak islatzen dituzte. Oso ohikoa da gorpuak ehorzteko hobietan zeramikazko ontziak eta animaliak aurkitzea, edota eguneroko bizitzako beste gauza batzuk aurkitzea, hala nola hemen dagoen ume aulki hau. Horrelako eskulturak iraganeko erakusleiho benetan baliagarriak ditugu. Izan ere, azteken gizartearen eguneroko bizitza birsortzen laguntzen digute.