Azteken Inperioa
Hogeita laugarren erakustokia
Hogeita seigarren erakustokia
Iruzkinak
Hogeita bosgarren erakustokia
- Izenburua:
- Hogeita bosgarren erakustokia
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Artisautza | Bizitza | Heriotza | Artea eta erlijioa | Kolorea | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Huasteco | Mixteco | Totonaco | Animaliak artean | Erdialdeko Amerika | Mexiko | Jadea | Zeramika | Dualtasuna
Aztekek zuzendu zituzten Aliantza Hirukoitzeko armada garaileak. Haiek menderatu zituzten, banan‑banan, Oaxaca iparraldeko Mixtec estatuak. Mixteca berebiziko elementua izan zen eskualdeko kultura garatzeko. Kolore anitzeko zeramika paregabea egiteagatik ziren ezagunak, bai eta turkesarekin eta bestelako material exotikoekin egiten zuten lan finarengatik ere. Hemen den maskara koloretsua zurean zizelkatuta dago, eta turkesazko lauzatxo txiki laukizuzen eta biribilak ditu trazuak zehazteko. Ahoko eta begietako zuloak ziurrenik maskorrez beteta zeuden, errealismo ukitu handiagoa izan zezaten. Jadea eta urrea ere erabili zituzten. Txori baten burua duen apaingarri txiki berdea, urrea duena ezarrita, ezpainetako gisa erabiltzen zuten. Beheko ezpaineko zuloan zehar pasarazten zen eta, horrela, txoriaren burua azaltzen zen irekigunean. Txoriaren mokoko zuloan lumak zeuden.
Azteken inperioko tropek Totonacak eta Huaxtecak ere menderatu zituzten. Bi herri haiek maskor eta itsas kurkuiluetan egindako apaingarri finengatik nabarmentzen ziren. Huaxtecak harrian egindako lanengatik ere gailentzen ziren. Buruko jantzi handia duen jainkosaren eskultura Espainiarrak iritsi aurretiko arteko maisulanetako bat da. Ez da erraza izan irudia identifikatzea. Bularra biluzik du, itxuraz irekia, eta bihotza, edo agian gibela, agerian du. Jaisten ari den jainko baten irudia du zizelkatuta burukoan. Jainkoak baraila irekia du, eta emakumezko bat ageri da barruan. Daitekeena da hilak infernura jaisten dituen jainkoa edo, agian, lurraren jainkoa, irudikatzea. Daitekeena da, orobat, bizitza‑ eta heriotza‑irudia izatea. Hala izanez gero, lurraren izaera bikoitza irudikatuko luke: batetik, bizia ematen du; eta, bestetik, azken hondarrak bereganatzen ditu.