Edukira zuzenean joan

Azteken Inperioa

Laugarren erakustokia

Info gehiago

Seigarren erakustokia

Info gehiago

Iruzkinak

Bosgarren erakustokia

Erakustoki honetan ikus daiteke gizarteko goi mailetako jendeak eraman bide zituen bitxi eta apaingarri pertsonalen bikaintasuna. Begiratu, esaterako, urrezko lepokoari: dortoka oskola eratzen duten beira aleekin eta txilinekin apainduta dago. Dortoka musikaren sinboloa da, eta lepokoa zeramana ibiltzean, txilin hotsa entzuten zen.

Urrezko hiru zintzilikariook ezin hobeki daude landuta. Betortz bereziak dituen aurpegi bizarduna erakusten dute, eta Xiuhtecuhtli irudikatzen dute, suaren jainkoa. Urrezko beste apaingarri batzuk animalia forma emanda landu zituzten: igel formako zintzilikarioa, eta sugearen burua (miztoa luzaturik) irudikatzen duen objektu bitxi bat. Suge ikaragarri hori ezpainetako bat da, eta ziurrenik goi mailako gerrari azteka batek eraman zuen. Apaiz batek biribil bat moztu zuen soldaduaren beheko ezpainaren azpian, eta ezpainetakoa sartu zion odoletan zegoen larruazalean. Bi miztoek, alde banatara luzaturik, bere tokian eutsiko zioten ezpainetakoari, zauriak orbandu bitartean.

Erdialdeko Amerikako herriek asko estimatzen zuten urrea, eta aztekek urregile iaioak ekarrarazi zituzten Tenochtitlan hiriburura beste alde batzuetatik. Aztekek, beren inperioan, beste komunitate batzuengandik ere lortzen zuten urrea, zerga gisa, eta Tenochtitlango urregileek urre hori landu, eta bitxiak egiten zituzten. Konkistan, espainiarrek lingotetan jarri zituzten Tenochtitlango urrezko apaingarri asko eta asko, Europara eramatea errazagoa izan zedin. Zorionez, inperioko urruneko probintzietan bitxi batzuek iraun egin zuten. Egun ezagutzen ditugun bitxi finenetako batzuk —hala nola barraskilo oskolaren forma duten aleekin eginiko korda— Chiapasko eta Oaxacako hilobietatik datoz.

BESTE ATALAK

Sarrera

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Sarrerako erakustokia: Xiuhtecuhtli eta Coatlicue

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Lehenengo erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bederatzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamargarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaikagarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamahirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamalaugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamabosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamaseigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hamazazpigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemezortzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hemeretzigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita batgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita hirugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita laugarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita bosgarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hogeita seigarren erakustokia

Azteken Inperioa, Iruzkina, 2005

Info gehiago