Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa

Titulurik gabea, gutxi gorabehera 1950

Info gehiago

Iruzkinak

Soinuak, 1986

Rauschenberg 1925ean jaio zen eta orain, beraz, 73 urte ditu; ia mende-erdi eman du artea egiten. Rauschenbergek era askotako artea sortu du, bere garaiko artisten aldean. Hemen, metodo tradizionalak eta tradizionalak ez direnak erabiltzen dituela ikusiko duzu —pinturan, eskulturan, teknologian, grabatuan eta argazkian aplikatuak—, materialak, baliabideak eta teknikak etengabe aztertzen aritu dela seinale.

Aretoaren inguruan begira hasi aurretik, xehetasunez hitz egin nahi nuke erdiko hormaren atzean ikusten duzun sekulako eskultura teknologiko honi buruz. Ispiludun metakrilatozko bederatzi sekzioz osatua dago, eta azken berrogeita hamar urteotan Rauschenbergen artean funtsezkoak izan diren kezka asko aurkezten dizkigu.

Zaila izango da, baina une honetan beharbada bakarrik egongo zara. Horrela bada, pantaila enigmatiko horren zentzua zein izan daitekeen pentsatzen arituko zara. Baina, uste dudan bezala, zure aurretik beste bisitari batzuk iritsi badira, magia dagoeneko hasia da lanean. Baliteke horiek txaloka, lurrean ostikoka, edo beharbada garrasika ere aritzea, eta ispiludun horma soinu guztiei erantzuten aritzea. Bat-bateko argi distiren keinuak ispiluak gardenak direla agerian uzten ari dira. Argia pizten den bakoitzean sukaldeko aulki arrunten irudiak ikus ditzakezu —izan ere, aulkien argazkiak dira— gainazalaren atzean hor nonbait altuera eta angelu desberdinetan. Horietako batzuk negatiboan daude —zuri-beltzean— eta beste batzuk positiboan, hiru dimentsioko efektu anitz sortzearren. Zeu eta beste bisitariak egiten ari zareten soinuak aparteko ikuskizun hau sortzen laguntzen ari dira. Izan ere, arte-lan hau sortzen ari zarete.

Rauschenbergek beti erakutsi du ikuslearen eta arte-lanaren arteko erlazioarekiko interesa. Nolabaiteko distantzia egon ohi da ikuslearen eta artearen artean. Ikusleak begiratu, pentsatu, miretsi eta gozatu egiten du artea, eta hori, gutxi gorabehera, prozesuaren amaiera da. Rauschenbergek erlazio hori aldatu nahi du. Lan honi buruz hauxe dio: "Lehenago neu nintzen artista. Orain, ikusleak egingo du irudia, ez nik. Zuzeneko artea gustatzen zait. Pintura pasiboegia da. Artistak ezin du inoiz sentitu ikuslearen eta pinturaren artean sortu den lotura, baldin eta horrelakorik sortu bada. Ikusleari askoz ere rol aktiboagoa eman nahi diot. Nire lanaren zati izatea nahi dut".

Lan honen beste alderdi garrantzitsu bat —Soinuak izenekoa eta 1968an egina— martxan jartzen duen teknologia konplexua da. Atzera begirako honetan etengabe ikusiko duzun bezala, Rauschenberg liluratua dago teknologiarekin, eta soinuez gain mugimenduak egiteko erabili izan du sarritan. 1966an, "Experiments in Art and Technology / Arte eta Teknologiako Saiakuntzak" erakundearen sortzaileetako bat izan zen, artisten eta zientzialarien arteko lankidetzak errazteko; Soinuak erakunde honen babespean egin zuen.

Konturatuko zarenez, aurkezpenezko areto honetako lan gehienak kolorebakarrak dira. Rauschenberg kolorista bikaina bada ere, laster ikusiko duzun bezala, sarritan zuri-beltzean lan eginez ekiten dio lan-serie berriari —kolorea sartu aurretik bere materialen izaerarekin harremanetan jarriz—.

BESTE ATALAK

Soinuak, 1986

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea, gutxi gorabehera 1950

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea [pintura beltz satinatua], gutxi gorabehera 1951

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pintura zuria [zazpi panel], 1951

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Cy + eskailera erromatarrak, 1952

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Scatole Personale), gutxi gorabehera 1952

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pintura lohia (John Cage-rentzat), gutxi gorabehera 1953

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

De Kooning-en marrazki ezabatua, 1953

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

De Kooning-i buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Minutiae, 1954

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Merce Cunningham

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Odaliska, 1955-58

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Danteren Infernorako ilustrazioak, 1958-60

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Aparejadorea, 1961

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Gabarra, 1962-63

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Serigrafiari buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Istripua, 1963

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Orakulua, 1962-65

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Capitol (Hezurrak eta Loturak), 1975

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Volon (Kartoia), 1971

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Sor Aqua (Veneziarrak), 1973

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Tampako zeramika-pieza 3 (Tampan egina), 1972-73

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Mora (Antzigarra), 1974

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Aurkibidea (Belauntzia), 1975

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eguzki tribuna Jr. (Eremuak), 1978

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Regilar egunkariaren gehiegitasunak, 1986

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zotina, 1978

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Horma-urmaela / ROCI Mexiko, 1985

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Elba zu ikusi baino lehen gai nintzen II, 1985

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Teknikei buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Bizikleta biblikoa (Borealis), 1991

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Katea-erreakzioa (Anagrama), 1996

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Liskarra (Arkadiako erretiroa), 1996

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Egun zoriontsuko gizona (Anagramak [hitz jokoa]), 1997

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Milia 1/4 edo 2 estadio-lana (The Quarter Mile or 2 Furlong Piece), 1981

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago