Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Teknikei buruzko azalpena
Katea-erreakzioa (Anagrama), 1996
Iruzkinak
Bizikleta biblikoa (Borealis), 1991
- Izenburua:
- Bizikleta biblikoa (Borealis), 1991
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Gainazala | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala
- Teknikak:
- Grabatua
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Lan hau oso aberatsa da irudi garden eta iradokitzaileetan eta, batez ere, lortutako efektu bisualen aniztasunean. 1991n egina, Bizikleta biblikoa izena duen lan hau produktu kimiko batzuk metalaren gainean aplikatuz sortu zuen. Produktu horiek metala zahartu eta belztu egiten dute, kolore eta egindura anitzak sortaraziz. Hemen agertzen diren metalak, letoia, brontzea eta kobrea dira. Baina grabatuaren antzeko teknika zabalduz, Rauschenberg-ek "erresistentziak" izena eman zienak erabili zituen, hau da, produktu kimikoak iragazten uzten ez duten bestelako likidoak eta, emaitzaz belztutako eta belztu gabeko azaleren arteko kontraste ugariak lortuz. Hemen ikusten dituzun irudiak produktu kimikoak metalaren gainean pintzelaz zuzenean aplikatuz sortuak dira, edota likidoa fotografikoki sortutako pantailan zehar aplikatuz.
1986tik aurrera, Rauschenbergek metala sakontasunez aztertzeari ekin zion, bere koadroetarako hondo gisa erabiltzeko. Hala, konbentzionala ez den baliabide honek islak, egindurak eta eskulturak sortzeko bai eta gaiari dagokionez eskaintzen dituen aukerekin esperimentuak egin zituen. Bizikleta biblikoa lan hau Borealis seriekoa da, itxuraz Aurora Boreala gogorarazten diguten isla aldakor etengabe eta sotilengatik. Areto honetako hormetan ikusi ahal izango dituzun metalezko beste koadro-serieetan Gaueko itzalak (hauek ilunenak dira), Hiri-Bourbonak (koloretsuenak) eta Mamuak (erabat zeharrargiak direnak) barne hartzen dira.