Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Mora (Antzigarra), 1974
Eguzki tribuna Jr. (Eremuak), 1978
Iruzkinak
Aurkibidea (Belauntzia), 1975
- Izenburua:
- Aurkibidea (Belauntzia), 1975
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Captiva uhartea | India
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Objektu hauskor eta koloretsu hau antzeko lanen serie batekoa da, osorik jositako oihal-zatiz osatutakoa. Guztiak zuzenean hormatik zintzilikatzeko edo makil batez zutik hormaren eusteko asmoz egin zituen, batzuetan zetaz estalirik lan honetan bezala, edo bere horretan. Serie honek Belauntziak izena du.
Rauschenberg-ek 1970ean egin zuen Belauntziak serie hau, bizi zen Floridako kostaldeko Captiva uhartean. Bertan bizi izan zen lehenengo urtean egin zituen gainerako lan guztiek bezala, Belauntziek ere ingurune berriaren eragina jaso zuten. Material xumeekiko eta arruntekiko zaletasuna eta argazkietako irudi anitzak alde batera utzi, eta argitasun eta sinpletasun berria lortu zuen bere lanean.
Baina Belauntziek Floridako ingurunearen eragina ez ezik, Rauschenbergek 1975ean Indiara egin zuen bidaiaren eragina ere jaso zuten. Rauschenbergek zioenez, Indiak begiratzeko modua aldatu zion. Urrez brodatutako sari bat lokatzetan arrastoak utziz ikusita konturatu zen “guztia erlatiboa dela, guztia onargarria dela, eta ez dugula edertasunaren beldurrik izan behar”.