Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
De Kooning-i buruzko azalpena
Merce Cunningham
Iruzkinak
Minutiae, 1954
- Izenburua:
- Minutiae, 1954
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Eszenografia | Jantzi-diseinua | Lankidetza artistikoa | Dantza | Merce Cunningham
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
1954ko Minutiae izena duen lan honetako gainazalak pinturaz eta tradizionalak ez diren materialez estaliak daude, esaterako oihala eta paper inprimatu zatiak, egunkarietako komikiak, baita soka batetik zintzilikatutako ispilu bat ere.
Collagea —paper moztuen edo puskatuen zatiak barne hartzea— artista batek baino gehiagok erabili izan zuen Rauschenberg-en aurretik, eta gainera beren koadroetan hiru dimentsioko objektuak ere txertatu izan zituzten, baina horien erabileran hemen antzematen den hedadurak ez zuen aurrekaririk. Rauschenberg artea egiteko edozer gauza erabil daitekeela esaten arituko balitz bezalaxe.
Minutiaen erabilitako kolore nagusia gorria da. Honen aurretik, Rauschenbergek Pintura zurien seriea osatu zuen, eta Pintura beltzen serie batzuekin jarraitu zuen. 1953 urtearen inguruan, askoz ere kolore gogorrago batekin lan egitea erabaki zuen, gorriarekin, hain zuzen.
Minutiae Pintura gorrien seriekoa dela esan daiteke. Hala eta guztiz ere, aurkitutako materialak Pintura gorrietan nagusi izaten hasten diren bitartean, beren gainazaletatik proiektatuak, Minutiae hiru dimentsioko lan bat da erabat. Minutiae izeneko dantza abangoardista baterako eszenatoki baterako egin zuen 1954an, Merce Cunningham-en Dantza Konpainiarentzat.
1950eko hamarkadan zehar, Rauschenbergek sarritan lan egin zuen Merce Cunninghamekin eta beste koreografo batzuekin, eszenatokiak, jantziak, eta argiteria diseinatuz. 1963an, eszenaren atzetik eszenatokira mugitu zen eta bere lanen koreografiak egiten hasi zen.