Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Pintura zuria [zazpi panel], 1951
Titulurik gabea (Scatole Personale), gutxi gorabehera 1952
Iruzkinak
Cy + eskailera erromatarrak, 1952
- Izenburua:
- Cy + eskailera erromatarrak, 1952
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Black Mountain College | Erroma | Cy Twombly
- Artelan motak:
- Argazkia | Inprimaketa
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Zilarrezko gelatina-inpresio sorta honen izenburuan agertzen den "Cy" hitza orain pintore abstraktu ospetsua eta Rauschenberg-en laguna den Cy Twombly-ren izenetik dator, eta eskailerak Erromako Campodogliatik.
Argazkiak bigarren eskuko Rolleiflex batekin eginak dira, 1952an Rauschenbergek Twomblyrekin batera Italian zehar egindako bidaia batekoak. Twombly New Yorken ezagutu zuen, "Arts Students League / Arte Ikasleen Elkartea" delakoan. Izan ere, Twombly Erroman geratu zen bizitzen, eta bertan bizi da oraindik.
Lehen aldiz begiratuz gero, argazkilaria behin eta berriz irudia zuzen fokatzen saiatu zela eta huts egin zuela irudituko zaigu, konturatu gabe pertsona anonimo honen hanketan, soinean eta zutik dagoen eskaileretan kontzentratua zegoelako. Baina sekuentzia bat balitz bezala begiratzen badugu, koadroak jakinmina pizten digu. Nor da pertsona hori? Esposizioen artean mugitu al zen? Edo argazkilaria etengabe mugitzen ari ote zen? Zaila da esaten. Argazki hauek Rauschenbergek denborazko sekuentzietan eta progresioetan izan duen interesaren hasierako adibideetako batzuk dira.
Rauschenbergek bere ibilbide artistikoaren fase guztietan egin ditu argazkiak, Black Mountain College-n argazkigintza-ikasketak egin baitzituen. Ikasle zela, bururatu zitzaion proiektuetako bat, baina, jakina, inoiz ezin izan zuena hasi, Estatu Batuak osorik aterako litzakeen argazki bat egitea zen, zentimetroz zentimetro. Rauschenbergen argazkietako batzuk soilik argazkiak izateko eginak dira, eta beste batzuk, berriz, pinturan eta beste baliabide batzuetako lanetan txertatzeko asmoz eginak. 1952an, Rauschenbergek zalantzak zituen, pinturara edo argazkigintzara dedikatu oraindik ez zekiela. Izan ere, Erroman egon zen aldian bat-batean utzi zion pintatzeari.
Rauschenbergen ia lan guztietan argazkiak duen garrantzia ikusita, komeni da jakitea museo batek erositako bere lehenengo lana ez zela koadro bat izan, argazki bat baizik, New Yorkeko Arte Modernoko Museoak 1952an erosia. 1949ko Titulurik gabea (Gurdi zahar baten barrualdea) izenburua duen argazki hori zure eskuinaldean dagoen horman ikusi ahal izango duzu, paper urdin fotosentikor handiaren ondoan. Argazkia Louisianan egin zuen, Lafayetten hain zuzen. Bertan bizi zen Rauschenbergen familia eta kalesek garraiobide nagusietako bat izaten jarraitzen zuten.