Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Orakulua, 1962-65
Volon (Kartoia), 1971
Iruzkinak
Capitol (Hezurrak eta Loturak), 1975
- Izenburua:
- Capitol (Hezurrak eta Loturak), 1975
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | India
- Teknikak:
- Ensanblajea
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Lan enigmatiko honekin Rauschenberg-ek beste elementu bat gehiago erantsi zion bere arteari: usaina. Ezin duzu huts egin, kuminoa bezalako usain batekin, zure inguruan airean zabalduta, hormako assemblage lanari begira ari zaren bitartean.
Usaina kuminoarena izan daiteke, bai, lan hau Indian egin baitzuen 1975ean, eta bertan espezie erabilienetako bat da, gainera. Rauschenberg hilabete eman zuen Indian, edizio mugatuetan sortutako hiru dimentsioko irudien bi serie sortuz. Bi serie horiei Hezurrak eta Loturak izena eman zien, eta hemen ikusten ari zaren lan hau, Capitol izenburua duena, Loturak seriekoa da.
Indian, Rauschenberg Gandhik sortutako ehungintza-fabrika garrantzitsu batean lan egitera gonbidatu zuten, Ahmadabad-en. Bertan erabil zitzakeen baliabide urriekin, Rauschenbergek eskura zegoen edozer gauzaz eginiko oihalak erabili zituen, horien artean kolore biziko tokiko oihal-zatiak. Hemen, zeta-zerrendak elkarrekin batera josiak daude bandera antzeko bat osatuz, atzealdean banbu-kainabera batetik zintzilik. Baina pareko objektu sendoa, kamio baten pneumatiko-arrastoen molde batetik ateratakoa da eta Rauschenbergek “trapuzko lokatza” deitu zion materialez egina da, han etxeak eraikitzeko erabilitako lokatza eta paper-orea nahasturik lortutako material gogortua.