Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa

Aparejadorea, 1961

Info gehiago

Serigrafiari buruzko azalpena

Info gehiago

Iruzkinak

Gabarra, 1962-63

Koadro handi hau, Barge izena duena, 1962ko udazkenean hasi zuen eta hurrengo urtean bukatu zuen. Ia hamar metroko zabalera du eta bi metroko luzera. Rauschenberg-en lanetan hain sarritan ikus daitekeen bezala, itxuraz batere loturarik ez duten hainbat materialez osatua dago.

Eskuinetik ezkerrera irakurriz, beste hainbeste gauzaren artean hauxe ikusiko duzu, kate batetik zintzilik dagoen giltza bat, txori batzuk kaiola batean, modulu espazial bat astronauta batzuek gidatua, bi antena paraboliko handi, eta erdian eskuinetara, Velazquezen Ispiluko Venusa koadroa, airetik begiratua autopista bateko lotunearen gainetik zintzilik. Ondoren, ezkerraldera dagoen espazio zabal handira iritsi aurretik, espazioan dagoen satelite bat, igerilari bat, bitan agertzen dena, aterki bat, futbol amerikarraren jokoa, kontaktu-orri sorta bat, eta paisaje lainotu bat antzemango dituzu.

Hemen agertzen diren irudiak Rauschenbergek berak egindako argazkietatik atereak dira, baita komunikabideetako iturrietatik ere, eta serigrafiaren bidez mihisera transferituak daude. Rauschenbergek teknika hau lehen aldiz Pintura Serigrafiatuen serierako erabili zuen, eta horietatik Gabarra da handiena, 1962 eta 1964 urte bitartean egina. Aurretik, Rauschenbergek egunkari eta aldizkarietatik erreprodukzioak moztuz eta bere koadroen gainazaletan erantsiz txertatu zituen argazkietako irudiak. Beranduago egindako irudi transferituetan, argazki inprimatuak disolbatzaile bidez transferitu zituen paperera. Transferentzia-prozesuari dagokion eskala naturala ez bezala, serigrafien erabilerak berak aukeratutako edozein eskalatan irudiak transkribatzea ahalbidetu zion.

Garai hartan ia soilik inprimatzaile komertzialek erabilia, serigrafia bidezko inprimaketan oihal finak erabili behar dira, jatorriz zeta, marko batean ondo teinkatuak. Pantaila produktu kimiko fotosentikor batez bustia dagoenean, argazkiaren negatiboko irudia hartzen du argipean jartzen denean. Negatiboaren zati argiak gogor eta iragazkaitz bihurtzen diren bitartean, zati ilunek pantaila zabalik uzten dute. Tinta pantailan zehar mihisearen edo paperaren gainean zapaltzen denean, pantaila negatiboaren zati positiboa agertuko da, edo hala behar luke behintzat.

Rauschenbergek aldizkarietatik, argazki-artxiboetatik, eta berak egindako argazkietatik aukeratzen zituen erabili nahi zituen irudiak. Enpresa komertzial batek neurri desberdinetan transferitzen zizkion pantailetara. Gero, pantailetatik inprimatu ondoren, zuzenean mihisean lan egiten zuen, pintzelak, espatula, hatzak, eta aguarrasez bustitako trapuak edo eskura zuen edozer gauza erabiliz.

Teknika berri batekin esperimentuak egin ohi dituenean, Rauschenbergek zuri-beltzean lan egiten du, baliabide berriaren ezaugarrietatik ikasiz, kolorea sartu aurretik. Hau horrela izan zen 1962 eta 1963 urte bitartean egin zituen lehenengo Pintura serigrafiatuetan, horietako bat Gabarra izanik. Gabarra osatu zuen arte ez zen gai sentituko irudiak kolorez txertatzeko.

Jakina, koadro bateko irudiak istorio bat kontatzeko edo mezu bat igortzeko moduan antolatuak egotea espero dugu, sinboloen edo alegorien bidez. Izan ere, hori izan zen Rauschenbergek bere Danteren irudietan egin zuena. Gainera, Gabarra lanaren aurrean denbora luzean begira egon arren, nekez aurkituko duzu irudien arteko loturarik. Batzuen ustez izenburuak gai bat adierazten du, "gabarra" hitzak mugimenduarekin eta garraioarekin zerikusia duelako, baina bururatzen zaizun beste edozein loturak ere berdin balio dezake.

Pintura-serie honekin eta gaiek sorburu duten baliabideetan jarritako enfasiarekin, eta teknikatik eratorritako baliabideak erabiliz, Rauschenberg Pop artearen mugimenduarekin identifikatu zuten kritikoek. Hala eta guztiz ere, Pop artisten lanei dagokien exekuzio hotzarekin konparatuz, Rauschenbergen lanetan keinua eta eskulana nabarmentzen dira —eskuz pintatutako azaleren, collage antzera gainjarritako irudien eta serigrafia-prozesuan zehar Rauschenbergek nahita uzten dituen akatsen emaitzazko kalitate espresiboa dute.

1964ko ekainean Veneziako Bienalaren Sari Nagusia irabazi ondoren, Rauschenbergek serie honetan erabili zituen pantailak suntsitu zituen, bere paletan material eta gai berriak barneratzearren. Pantailak suntsituz ez zela errepikakor bihurtuko ziurtatu nahi zuen. 1960ko hamarkadaren bukaera aldera, Rauschenbergek batez ere grabatuan jarri zuen bere indar guztia, bai eta performance eta teknologian oinarritutako artean ere.

BESTE ATALAK

Soinuak, 1986

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea, gutxi gorabehera 1950

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea [pintura beltz satinatua], gutxi gorabehera 1951

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pintura zuria [zazpi panel], 1951

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Cy + eskailera erromatarrak, 1952

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Scatole Personale), gutxi gorabehera 1952

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pintura lohia (John Cage-rentzat), gutxi gorabehera 1953

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

De Kooning-en marrazki ezabatua, 1953

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

De Kooning-i buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Minutiae, 1954

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Merce Cunningham

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Odaliska, 1955-58

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Danteren Infernorako ilustrazioak, 1958-60

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Aparejadorea, 1961

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Gabarra, 1962-63

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Serigrafiari buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Istripua, 1963

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Orakulua, 1962-65

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Capitol (Hezurrak eta Loturak), 1975

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Volon (Kartoia), 1971

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Sor Aqua (Veneziarrak), 1973

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Tampako zeramika-pieza 3 (Tampan egina), 1972-73

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Mora (Antzigarra), 1974

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Aurkibidea (Belauntzia), 1975

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eguzki tribuna Jr. (Eremuak), 1978

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Regilar egunkariaren gehiegitasunak, 1986

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zotina, 1978

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Horma-urmaela / ROCI Mexiko, 1985

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Elba zu ikusi baino lehen gai nintzen II, 1985

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Teknikei buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Bizikleta biblikoa (Borealis), 1991

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Katea-erreakzioa (Anagrama), 1996

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Liskarra (Arkadiako erretiroa), 1996

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Egun zoriontsuko gizona (Anagramak [hitz jokoa]), 1997

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Milia 1/4 edo 2 estadio-lana (The Quarter Mile or 2 Furlong Piece), 1981

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago