Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa

Egun zoriontsuko gizona (Anagramak [hitz jokoa]), 1997

Info gehiago

Iruzkinak

Milia 1/4 edo 2 estadio-lana (The Quarter Mile or 2 Furlong Piece), 1981

Izenburua:
Milia 1/4 edo 2 estadio-lana (The Quarter Mile or 2 Furlong Piece), 1981
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Gaiak:
Artea eta denbora | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Geometria | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Tamaina | Bizitza | Richard Serra
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa | Serigrafia
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

Sinetsi ala ez, hemen ikusten arituko zarena, eta horretarako nahiko denbora behar izango duzu, artelan bakarra eta handia da. Eta oraindik amaitu gabe dago. Rauschenberg-ek tartean etenak eginez aritu da honetan lanean, 1981ean hasi zuenetik panelak eta zutikako elementuak gehituz. Eta oraindik obra honetan lanean jarraitzeko asmoa du, izenburuak adierazten duen distantziaraino iritsi arte, hau da, mila-laurden bat, edo beharbada urrutiago.

Aparteko instalazio hau gertutik begiratu baino lehen, jakin behar duzu metalezko eskultura kurbatu izugarria, aretoaren erdian dagoena, ez dela Rauschenbergena, Richard Serra artista amerikarrarena baizik.

The Quarter Mile or 2 Furlong Piece lana bere sorkuntzaren ordena kronologikoari jarraituz dago antolatua. Eskuinaldeko horman dauden eta 1998ko udazkenean egin berri dituen azkenaldiko panelekin batera zirkulu itxi bat osatzen du.

Berez, atzera begirako bat balitz bezala deskribatu izan dute. Hori ez da oso zuzena, nahiz eta Rauschenbergek bere ibilbide artistikoan zehar erabili dituen irudi, material eta teknika ugari biltzen dituen.

Erakusgai dauden hainbat material aztertzen hasten bazara, kamisetak eta bestelako jantziak ikusiko dituzu gainazaletan txertatuak, baita ehunak —esate baterako lerro urdindun mukizapi bat— eta serigrafia bidez aplikatutako argazkietako irudiak barne hartzen dituzten hainbat panel ere. Behin eta berriro gainazala eten egiten da hormatik nabarmentzen diren objektuek eraginda, esate baterako ispiludun metakrilatozko lanaren parean dagoen aurre-leiho batean ezarritako adreiluek.

Gainazalari bizitza ematen dioten irudiak —prentsa-paper lodia, behi baten erreprodukzioa, futbol-talde bat, Windsor-eko Dukea eta Dukesa oporretan— modu nahasi eta harrigarri batean daude konbinatuak, eguneroko bizitzan edozein angelutik bonbardatzen gaituzten ausazko sentsazioen antzera. "Ez den zerbaiten itxura duen koadrorik ez dut nahi" zioen Rauschenbergek orain dela 30 urte. "Den zerbaiten itxura izatea nahi dut. Eta nire ustez koadroak mundu errealaren antza handiagoa du mundu errealetik sortua baldin bada".

Honez gero, ikusten dituzun panel hauei esker zabalagoa dirudien leku batera iritsi zara. Paneletan, forma handiak, gutxi gorabehera geometrikoak eta kolore bizikoak aplikatu dira. Horiei hiru dimentsioko elementu bitxi batek jarraitzen die, piramide-formakoa, eta bere atzean munduko mapa bat agertzen da, eta maparen parean, kainaberazko besaulki erori bat.

Orain buelta ematen baduzu, pilatutako liburuz osatuak dauden bost euskarri luze topatuko dituzu. Gero, atzealdean, horman, panel gehiago ikusiko dituzu gehienbat ehun estanpatuz osatutako diseinu geometrikoekin; eta ondoren, Rauschenbergen hasierako paper sentikorrezko lanak gogoraraziz, tamaina naturaleko giza irudien trazu zuriak, baita Rauschenbergen Kartoien adibide batzuk ere. Horietako batzuek hormatik gugana hurbiltzen ari direla ematen dute, euskarri luze eta kurbatuetan finkatuak.

Lan izugarri eta aparteko honek oso argi adierazten du Rauschenbergen ideia garrantzitsuenetako askok izan duten eragina. Beti erakutsi du artearen eta bizitzaren arteko erlazioarekiko interesa, baita bien arteko hutsunea estutzeko eta mundu erreala arte-sorkuntzara eramateko kezka ere.

Rauschenbergentzat artea ez da bizitza bezain interesgarria. Artea, batez ere, "pintura baino askoz ere gehiago duen munduan osotasunez eta grinaz funtzionatzeko baliabide bat da". Beraz, bere hitzetan, ez dago desberdintasun handirik errealtzat hartzen denaren eta arte gisa norberak kontzienteki egiten duenaren artean.

BESTE ATALAK

Soinuak, 1986

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea, gutxi gorabehera 1950

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea [pintura beltz satinatua], gutxi gorabehera 1951

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pintura zuria [zazpi panel], 1951

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Cy + eskailera erromatarrak, 1952

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Scatole Personale), gutxi gorabehera 1952

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pintura lohia (John Cage-rentzat), gutxi gorabehera 1953

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

De Kooning-en marrazki ezabatua, 1953

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

De Kooning-i buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Minutiae, 1954

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Merce Cunningham

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Odaliska, 1955-58

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Danteren Infernorako ilustrazioak, 1958-60

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Aparejadorea, 1961

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Gabarra, 1962-63

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Serigrafiari buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Istripua, 1963

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Orakulua, 1962-65

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Capitol (Hezurrak eta Loturak), 1975

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Volon (Kartoia), 1971

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Sor Aqua (Veneziarrak), 1973

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Tampako zeramika-pieza 3 (Tampan egina), 1972-73

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Mora (Antzigarra), 1974

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Aurkibidea (Belauntzia), 1975

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eguzki tribuna Jr. (Eremuak), 1978

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Regilar egunkariaren gehiegitasunak, 1986

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zotina, 1978

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Horma-urmaela / ROCI Mexiko, 1985

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Elba zu ikusi baino lehen gai nintzen II, 1985

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Teknikei buruzko azalpena

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Bizikleta biblikoa (Borealis), 1991

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Katea-erreakzioa (Anagrama), 1996

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Liskarra (Arkadiako erretiroa), 1996