Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Serigrafiari buruzko azalpena
Orakulua, 1962-65
Iruzkinak
Istripua, 1963
- Izenburua:
- Istripua, 1963
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala
- Artelan motak:
- Argazkia | Grabatua | Inprimaketa | Litografia
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Bere ibilbidearen hasieratik, Rauschenberg liluratua egon da hainbat eta hainbat erreprodukzio-tekniken aurrean, eta bereziki irudi bat aldatzen den modua eta eralda daitekeen modua ikusita, erabilitako erreprodukzio-teknikaren arabera. Beraz ez da harritzekoa Rauschenbergek grabatuak ere egitea. Istripua izenburua duen 1963ko litografian, bere koadroen eta Konbinatuen osagai diren argazkietako irudi-motak txertatzen ditu, nahiz eta hemen oso ilun eta nekez antzemateko moduan agertzen diren.
Istripua lanean, Rauschenbergek bere marrazkietan lehendik erabilitako transferentzia-prozesu mota bera erabiltzen du. Litografia egiteko markak egin behar dira material koipetsu batez ale fineko harrizko xafla baten gainazal leunean. Harria bustita geratzen denean, koipeak ura kanporatzen du baina tinta koipetsua erakartzen du aplikatzen denean. Beraz, aparteko teknika da pintzel edo arkatz batez nahiera aplikatutako markekin konbinatutako irudi desberdinak inprimatzeko.
Hemen, dena den, aipatzekoa den zerbait gertatu da. Izenburua esanguratsua da, grabatuaren prozesuan zehar gertatutako ezbehar izugarria adierazten duelako. Inprimaketa-prozesuan harri litografikoa ez behin baizik eta bitan hautsi zitzaion, normalean lana bertan behera utzi behar dela esan nahi duen ohi kanpoko ezbeharra izanik. Baina, bigarren harria hautsi zenean, Rauschenbergek hondamen horretatik etekinak ateratzea erabaki zuen. Hala, grabatuaren prozesuari jarraitu zion, emaitzazko irudia zoriaren esku utziz, eta bestela konponbiderik ez zuen hondamenaren emaitza gordez. Grabatuan harri litografikoaren zati puskatuek egindako zartadura izugarria eta markak ikus daitezke. Izan ere, irudiaren zati garrantzitsu bihurtu dira. Adibiderik onena, Rauschenbergek berak bere lanari buruz egindako definizioa da, hau da, “materialekiko lankidetza”.