Edukira zuzenean joan

Motion. Autos, Art, Architecture

katalogoa

Jostailuzko autoak

Izenburua:
Jostailuzko autoak
Argitalpena:
Madril: Ivorypress eta Guggenheim Bilbao Museoa, 2022
ISBN:
978-54-122792-7-6
Lege gordailua:
M-6776-2022
Erakusketa:
Motion. Autos, Art, Architecture
Gaiak:
Jostailuak | Artea eta gizartea | Artea eta historia | Erakusketak | Automobila | Guggenheim Bilbao Museoa | Ondare kulturala | Herri-kultura

Eskalan egindako autoen modeloek, miniaturek eta erreplikek oso aspaldiko historia dute, autoak berak bezain antzinakoa. Automobilak garrantzi handia du kulturaren ikuspegitik, ibilgailutik beretik haratago, jostailuen eta maketen mundua ere barne hartzen baititu.

Haurrentzako produktu modura sortu ohi ziren, maiz, miniaturazko autoak, berun, letoi, igeltsu eta latorriz eginak, eta, horrela, lausotu egiten zen «maketaren» eta «jostailuaren» arteko bereizketa eta apaldu egiten zen haien garrantzi kulturala.

Haurren xalotasunaren ikurtzat hartu izan dira autoen maketak, eta badirudi objektu sinplistak direla, helduen bizitzak dituen konplexutasun politiko, ekonomiko eta sozialetatik urrunekoak. Nolanahi ere, askotan, objektu horiexek izaten dira heldutasunerako bidea egiten laguntzen diguten lehen tresnak, helduaroan topatuko dugun mundua erakusten digutenak. Zer jostailurekin dibertitzen garen, haiekin nola jolasten garen eta, agian, garrantzizkoena dena, haiek erabiliz norekin jolasten garen, funtsezko alderdiak dira gure garapenean. Oinordekotzan jasotzen dugu kultura material guztia imitatzen eta zabaltzen du jostailuzko auto batek.

Hans-Peter Porsche-k latorrizko jostailuekiko eta maketekiko grina izan du bizi osoan, eta zaletasun bera dutenekin partekatu nahi izan du bere bilduma pribatua. Asmo horrek bultzatuta, lankidetza-ekimen paregabea osatu dute Guggenheim Bilbao Museoak, Norman Foster Foundationek eta Hans-Peter Porscheren Traumwerk bildumak. Erakusketa honetan ikusgai den giltzazko jostailuen aukeraketak ikuspegi zoragarri bat eskaintzen du objektu mekanikoak goresten zituen garaiaz. Pieza horien osagarri, nabarmentzekoak dira eskalan egindako autoen maketak, miniaturazko pintura, iruditxo edo bitxi gisa sortutakoen mailako maisutasunez landuak.