Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Sarrera

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Info gehiago

Iruzkinak

Crosby Street, Soho, New York 1978

Izenburua:
Crosby Street, Soho, New York 1978
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Arkitektura | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Düsseldorfeko Eskola | New York | Bernd Becher | Gerhard Richter | Hilla Becher
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Thomas Struth-ek Gerhard Richter margolariarekin hasi zituenean ikasketak Düsseldorfeko Arte Ederretako Akademian, argazkilaritza interesatzen zitzaion, baina, batez ere, bere margolanen abiapuntu gisa. Kale batean jendeari argazkiak ateratzen ari zela, ordea, deigarria iruditu zitzaion zenbateraino zen hiria norbanakoaren atze-oihal arkitektonikoa. Horrenbestez, kalean bertan jarri zuen arreta, eta 20 x 31 cm-ko berrogeita bederatzi argazkiz osatutako koadrikula bat sortu zuen, Düsseldorfeko kaleei buruzkoa. Galtzadaren erdian jarrita egin zituen argazki guztiak, perspektiba zentralarekin, hau da, ikuspegi neutroarekin. Estilo zientifikoko koadrikula bat sortu nahi zuen Struthek, ikusleei aukera emango ziena irudien egitura bisuala aztertu eta konparatzeko, arreta konposizioaren osagaietan jarri gabe.

Pintura utzi, eta argazkilaritza ikasten hasi zen Bernd eta Hilla Becher argazkilari ospetsuekin. Bikotea estilo dokumentaleko irudiak egiteagatik zen ezaguna, bereziki Alemaniako arkitektura industriala erretratatzeagatik. Garai hartan, arte kontzeptualtzat hatzen ziren lan haiek. Argazkilaritzaren eta beste eremu batzuen artean, hala nola literatura, politika, ekonomia, pintura edo zinemaren artean, loturak ezartzera bultzatzen zituzten Bechertarrek beren ikasleak.

1977an, beka bat lortu zuen Struthek, New Yorken bederatzi hilabetez lan egiteko. Epe horretan, Manhattaneko hainbat auzoren argazkiak egin zituen, esaterako, Wall Street, Tribeca, Soho, Chelsea, Midtown eta Harlem auzoenak. Hiriko kaleen zuri-beltzeko berrehun argazki egin zituen bere-berea duen ikuspegi zentrala aplikatuta, oinezkoak eta ibilgailuak nabarmendu gabe. Struthi deigarria egiten zitzaion barruti batetik bestera giroa hainbeste aldatzea, eta alde horien arrazoiak bilatu nahi zituen. «Noren erantzukizuna da hiri baten izaera?», idatzi zuen. «Ezin konta ahala erabakiren pilaketa da hiri-egitura».

1978an, Struthek New Yorkeko berrogeita bost irudi aurkeztu zituen PS1 Studios izeneko erakusketa-aretoan. Aipatzekoa da arte garaikideari eskainitako erakusketa-gune garrantzitsu hura ikastetxe bat izan zela garai batean, eta, gaur egun, MoMA Arte Modernoko Museoaren parte dela. Erakusketa hartarako, Struthek bereizitako blokeetan, auzoka antolatu zituen kopiak, markorik gabe, horrela agerian uzteko eremu bakoitzaren giroa eta arkitektura bereizgarria. Erakusketa hartan lortu zuen lehenengo salmenta: hemezortzi irudi saldu zituen, bakoitza berrogeita hamar dolarren truke. Horri esker New Yorken gelditu ahal izan zuen beste bi hilabetez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago