Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Info gehiago

Iruzkinak

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Izenburua:
Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Heriotza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Gogoeta | Ingurunea eta natura | Alberto Durero | Andrea Mantegna
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

2016an, teknologiari buruzko sailetan lanean ari zela, animalia basati hilen argazkiak egiten hasi zen Struth, Berlingo Ikerketa Zoologikorako eta Faunaren Ikerketarako Leibniz Institutuan. Faunaren kontserbazioaren alde diharduen Institutuan espezie askeen zein itxirik dauden espezieen bizi-historia eta egokitzapen ebolutiboak aztertzen dira, eta baita horiek gizakiekin eta ingurunearekin dituzten eragin-trukeak ere. Sail honetako animalia guztiak arrazoi naturalen ondorioz hil ziren.

Struthen argazkietan, animaliak oso modu zainduan daude enkoadraketan kokatuta, eta horrek memento mori gordina eta kezkagarria sortzen du: heriotzaren oroigarri bat. Irudietan ez dago giza ekintzaren arrastorik, animaliak azterketarako gorde eta beraiek kokatu izan balira bezala. Honela azaldu zuen Struthek: «Saiatu naiz animaliak modu duinean eta ederrean irudikatzen. Amore ematearen ideia interesatzen zait: nekez eraiki duzun zirkua, antzerkia, bertan behera geratzen da. Irudi hauek zapladen modukoak izan beharko lirateke, heriotza hor dela oroitarazteko deia».

Struthek bere proiektu guztietan egin ohi duen bezala, besteak beste, Durero edo Mantegna antzinako maisuei buruz dituen ezagutzez baliatu zen, eta baita pinturarekiko interes orokorraz ere, eta taxidermiari buruzko hainbat ikerketa egin zituen, argazkiak egiten hasi aurretik. Institutuko laborategiaren ordutegia zela eta, ordu gutxi izan zituen animaliei argazkiak egiteko, autopsia hasi baino lehen. Espazio hartan eskura zuen argiaz baliatuta, Struthek animalien zurden, lumen, atzaparren edo hortzen xehetasun intimoak hartzea lortu zuen, eta, horrela, haien aurreko bizitasuna eta bizitzaren ahultasuna gogorarazten dizkigu. Sentiberatasun eta dotoretasunarekin erakusten dira animaliak, eta bizitzaren eta heriotzaren artean geldirik baleude bezala agertzen dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago