Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Info gehiago

Iruzkinak

Faez familia, Rehovot 2009

Izenburua:
Faez familia, Rehovot 2009
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Gizakia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Gogoeta | Erbestea | Israel | Frédéric Brenner
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

2009 eta 2014 bitartean, sei aldiz joan zen Struth Israelera eta Zisjordaniara, guztiz jabetuta zer ondorio zituen artista atzerritar gisa bisitan joateak egoera politiko konplexuan sartuta zegoen inguru batera. Adi entzun zien gidei eta bidaietan ezagutu zituen gainerako pertsonei, eta inguru horri buruzko kontakizun konplexua irudi argigarriz osaturiko sail batean kondentsatzea erabaki zuen. Ikuspegi morala edo etikoa hartu beharrean, «eskualde hartako gatazkaren partikula bat» irudikatzea erabaki zuen.

Toki hau proiektuan parte hartzeko asmoarekin joan zen Struth Israelera, Frédéric Brenner argazkilari frantsesak gonbidatuta. Brenner ezaguna zen mundu osoko komunitate juduak dokumentatu zituelako. Struthez gainera, beste argazkilari butzuk ere deitu zituzten proiektu hartan parte hartzera: Wendy Ewald, Martin Kollar, Josef Koudelka, Jungjin Lee, Gilles Peress, Fazal Sheikh, Stephen Shore, Rosalind Fox Solomon, Jeff Wall eta Nick Waplington.

Brennerrek aurkeztu zion Struthi etxe modernoaren aurreko portxean erretratatuta agertzen den yemendar familia judu gaztea. Brennerrek berak atera zion argazkia aitari, Lewi Faezi, aitonarekin, haur bat zela, Yemenen; berriro atera zion argazkia Faezek hamahiru urte zituenean, eta, geroago, emaztearekin eta lehenengo semearekin. Bikoteak Israelera emigratu zuen gero.

Struthek Faez familiari egindako erretratu honek etorkinei eskatzen zaizkien aldaketa kulturalak iradokitzen ditu, baita gurasoen eta seme-alaben artean sortzen diren belaunaldi arteko aldaketak ere. Familiako erretratuetan egin ohi zuen bezala, espazioan nahi bezala kokatzeko esan zion artistak familiari. Argazkian ama eta alabak hiruki bat osatuz ikusten dira, aitaren eta semeen inguruan. Ezkerreko landareak zutik dagoen alabaren jarrera ekartzen du gogora.

Struthek azaldu izan duenez, Israelen eta Zisjordanian lan egitearen esperientziari esker jabetu zen bere asmo artistikoen benetako helburuaz: oro har gizakiari buruz hitz egingo duen osagairen bat edukiko duten argazkiak egitea, edozein dela ere horien gaia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago