Thomas Struth
Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993
Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007
Iruzkinak
Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017
- Izenburua:
- Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017
- Erakusketa:
- Thomas Struth
- Gaiak:
- Artea eta zientzia | Sorkuntza artistikoa | Zientzia eta Teknologia | Ikerketa aeroespaziala
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Struth, Thomas
Struth liluratua dago gizakiok irudika eta eraiki ditzakegun egitura eta teknologia konplexuekin, eta mundu osoko ikerketa zientifikoko hainbat zentrotan egin ditu argazkiak. 2007an, NASAren Kennedy Espazio-Zentrora joan zen, Floridan, eta txundituta gelditu zen Estatu Batuetako espazio-programan zientzia, politika eta boterea nola fusionatzen diren ikustean. Orduz geroztik, NASAren hainbat zentrotan lan egiteko baimena lortu du, tartean Houstoneko Johnson Espazio Zentroan, Texasen.
Argazki hauek Johnson Espazio Zentro horretatik hurbil egin ziren, NASAren Flotazio Neutralerako Laborategian. Bertan, 23,5 milioi litroko edukiera duen igerileku bat dago, astronauten entrenamenduetan espazioko grabitaterik eza simulatzeko diseinatua. Hasieran, Nazioarteko Espazio-Estazioa muntatzen zen bitartean bertako segmentu handiak gordetzeko baliatzen zen. Astronauta-tripulazioek flotaziorako pisu eta gailu jakin batzuk soinean jarri, eta espazioan egin beharko lituzketen eraikuntza-teknikak praktikatzen zituzten bertan. Behin Espazio-Estazioaren eraikuntza amaituta, NASAk prestakuntza-saioetarako erabiltzen jarraitzen du igerileku hori, baina, gainera, tankearen zati bat alokatzeko aukera ematen die hainbat konpainia pribaturi, bertan entrenamendu-saioak edo urpeko frogak egin ahal izateko.
Flotazio Neutralerako Laborategiak Nazioarteko Espazio-Estazioaren tamaina errealeko maketa bat du barruan, eta baita nazioarteko konpainiek sortutako zamarako espazio-ontzi automatizatu ezberdinenak ere, hala nola Japoniako Espazioa Aztertzeko Agentziaren HTV, Europako Espazio Agentziaren ATV, SpaceXen konpainiaren Dragoia eta Orbital Sciences konpainiaren Cygnus ontzienak.