Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Faez familia, Rehovot 2009

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Info gehiago

Iruzkinak

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Izenburua:
Bental mendia, Golaneko Gainak 2011
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Gizakia | Artea eta historia | Artea eta paisaia | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Gerra | Yom Kipurreko gerra | Ingurunea eta natura | Israel
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Struth-ek Israelen eta Zisjordanian egindako argazkietako askok ekartzen digute gogora artistak hasieratik beretik eremu publikoei argazkiak ateratzeko zuen interesa, ikuspegi luzeekin eta perspektiba sakon eta urrunekin. Alabaina, aldi berean, gatazkaren eta paisaian dagoen banaketaren seinaleak ikusten ditugu: errepide moztuak, metal eta hormigoizko hesiak, eta paisaia iraganezinak.

Paisaia zabal baten ikuspegi honetan bat egiten dute Israelen gatazka politikoko historiak eta turismo modernoak. Bental mendia, Golaneko Gainetan kokatua, Israelen iparraldean dago, eta itzalitako sumendi baten krater harritsua da; eskualdearen ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu. Argazkian ikusten den behaketa postuarekin batera, israeldar gudarostearen muga-postu baten bunkerrak daude. Behean ikusten den bailaran gertatu zen, hain zuzen, Yom Kipurreko Gerraren gatazka odoltsuena, 1973. urtean.

Sail honetako argazki gehienetan ez bada ere gizakirik agertzen, artistak erretratu gisa deskribatzen ditu, eta honela hitz egiten du horiei buruz: «Paisaia bat giza esperientziarentzako eszenategi potentzialtzat baino ezin da hartu. Paisaia batek ez gaitu behar, ez ni, ez zu, ez inor. Eta interesgarria izan daiteke, baldin eta gizakiaren esperientziaren, proiekzioaren edo nahiaren plano bihurtu badaiteke».

Struthek aipatu izan duenez, diferente izango diren eta historian modu aktiboan parte hartuko duten lanak sortzea da bere asmoa. Argazki horien bitartez, Israeleko eta Zisjordaniako gaur egungo egoeraren irudi poliedrikoa irudikatzen du, eta erakusten du nola aldatzen duen oraingo gatazka batek eskualdearen geografia, bai eta paisaiari nola eragiten dion ere. Lanak deigarriak dira bertako osagaien konposizioak ez duelako kontakizun osoa agertzen. Badakigu horien atzean azalpena behar duten istorio sakonak daudela ezkutatuta, baina istorio horiek isilean gordetzen dira, eta, horrela, aukera dugu begiratzen eta gogoeta egiten jarraitzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago