Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Publikoa 07, Florentzia 2004

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Info gehiago

Iruzkinak

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Izenburua:
Paradisua 01, Daintree, Australia 1998
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Gizakia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Gogoeta | Ingurunea eta natura | Herri-kultura
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

1990eko hamarkadaren amaieran, Struth koloretako argazkiak egiten hasi zen. Mundu osoko oihan oparoen eta tropikopeko basoen argazkiak dira, bisualki oso dentsoak eta horma-irudi baten tamainakoak. Australiako ipar-ekialdeko Daintree baso tropikalari buruzko sail batekin hasi zen. Eta, horren ondoren, argazkiak atera zituen Yunnan txinatar probintzian, Yakushimako uharte japoniarrean eta Bavariako basoetan, Alemanian.

Struthek New Yorken erakutsi zituen bere lan berriaren hamabi irudi, 1999. urtean, Paradisuko irudi berriak izenburuarekin. Berlingo Harresiaren erorketari, Gerra Hotzaren amaierari eta milurteko aldaketari buruzko gogoetek inspiratu zituen lan haiek, eta baita milurteko berrian munduak hartuko zuen bideari buruzko gogoetek ere. Argazkien eskalak eta xehetasunak behaketaren eta kontenplazioren esperientziari laguntzen diote, inondik ere.

Paradisua saileko irudi gehienek baso edo oihan bat ikusten den pantaila handi baten aurrean jartzen dituzte ikusleak. Ugariak dira horietan naturaren xehetasunak, baina ez dago besteen aurrean gailentzen den xehetasunik, eta ez dago, halaber, behaketaren esperientzia bera egituraz hornitzen duen ezer. Irudi ahistorikoak dira, ezer berezirik kontatzen ez duten irudiak. Niaren azterketari buruz jarduten dute, informazio bisuala prozesatzeko eta unearen kontzientzia areagotzeko moduari buruz.

Era berean, artistak onartzen du irudi horietako batzuk kultura jakin bati lotutako motiboetan inspiratuak daudela. Esate baterako, Yakushimako japoniar uhartean sortutako lan batzuek japoniar lorategien tradizioari egiten diete erreferentzia; aldiz, Bavariako irudiak basoaren gaia oinarri hartuta sortu dira, garrantzi handikoak baita gai hori literatura eta arte alemanean.

2000 eta 2007 urteen bitartean sailarekin jarraitu zuen Struthek, eta hainbat bidaia egin zituen Brasileko, Peruko, Hawaiiko eta Floridako baso tropikaletara. Paradisuko irudi berriak saila 36 lanek osatzen dute, guztira, eta eskala handiko irudiak dira denak. Museo-argazkiak sailean publikoaren mugimendu-aldaketen ondorioz harraldi ugari egin behar izan zituen Struthek. Paradisuko irudi berriak sailean modu sinpleagoan lan egitea erabaki zuen, eta planteamendu piktoriko intuitiboari jarraitu zion, hainbat urtez egin zuen taichiaren eraginpean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago