Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Info gehiago

Iruzkinak

Artxiboa

Areto honetan, Thomas Struth-en artxibo zabaleko eta sakoneko hainbat pieza ikusiko dituzu, besteak beste laneko materialak, kontaktu-orriak, fitxak, zirriborroak, gonbidapenak, kartelak eta bere erakusketen instalazioaren argazkiak. Artxiboko material horiek, kronologikoki ordenatuak, Struthen ibilbidearen bost hamarkada hartzen dituzte, eta haren lan-prozesuen eta garapen artistikoaren ikuspegia eskaintzen digute.

Erakusleihoaren hasierako multzoan, Struthen lehenengo marrazkiak ikusten dira, Düsseldorfeko Arte Ederretako Akademiara sartzeko eskaeraren paper-zorroan aurkeztu zituenak. Kalean, hiriko arkitekturarekin harremanean, marraztutako pertsonen estudioen zehaztasun handiak agerian uzten du artistak ingurunea aztertzeko eta ulertzeko duen erabakitasuna. Erakusleiho berean, Struthen lehenengo gustu musikalen hainbat adibide daude, LP eta CD albumetako azalen bilduman erakutsiak; horiekin batera dago 1978an New Yorken joan ohi zen patinaketa-diskotekaren postal bat.

Era berean, Struthen ikerketa-materialen aukeraketa bat dago ikusgai, baita komisarioekin eta beste artista batzuekin trukatutako irudiak eta gutunak ere. Horien artean, argazkilariaren interes politikoak eta taldeko hainbat proiekturen hastapenak erakusten dituzten zenbait pieza daude, esate baterako Rheinhafen, 1979an Düsseldorfen egindako argazki-saila, hiriko portu industriala dokumentatzen duena, hura eraitsi baino lehen. Eta baita Astelehenetako Taldea ere; horrela deitu zitzaion 1991. urtean, Irakeko Golkoko lehenengo gerrak ekarritako ziurgabetasunari erantzunez astero elkartzen zen artista-taldeari. Struthek taldeko kideen erretratu indibidualak egin zituen, eta 1992an erakutsi zituen, Alemaniako Kassel hiriko Documenta IX. erakusketan.

Aro aurredigitalean lan egin zuenez, Struthek bere argazkietan oinarritutako marrazkiak egiten zituen askotan, negatiboetan jasotako kale ezberdinak ezagutu ahal izateko. Marrazki horietako batzuk bere koadernoetan ikus daitezke. Marrazkiok, gainera, erakusten dute nola hasten den perspektiba zentralaren ideiatik urruntzen eta konposizio piktoriko askeagora metodikoki hurbiltzen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago