Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Info gehiago

Iruzkinak

Mendia, Anaheim 2014

Walt Disney-k berak diseinatutako Disneylanden jatorrizko egoitzan, Kalifornian dagoen Anaheim-en, Struth-ek aukera ezin hobea ikusi zuen aztertzeko nola bihurtzen diren irudimena eta fantasia herri-eskultura; eta nola hartzen duten mendi faltsuen, kobazuloen eta natura imitatzen duten egituren forma. Argazki honetako eszenak harri faltsuen eta benetako landareen konbinazioa erakusten du, eta eraikitako ingurune garaikidean erreala denaren eta ez denaren anbiguotasunarekin jokatzen du.

Hamarkada batez baino gehiagoz jardun du lanean Struthek Natura & Politika lan-multzoan. Lan horiek ikusten ez diren edo jendearentzat iristezinak diren lekuetan eta objektuetan zentratzen dira, ikuspegi bisualari eta gaiei dagokienez horien artean dauden ezusteko antzekotasunak nabarmentzeko helburuarekin. Disneylanden argazkiak ateratzeaz gainera, Struthek lan handia egin du, besteak beste, gune hauetan: Floridako Cañaveral Lurmuturreko Kennedy Zentro Espazialean, Berlingo Charité Ospitalean, Sonny Carter prestakuntza-zentroan, NASAk Houstenen, Texasen, duen Johnson Zentro Espazialetik hurbil, eta Eskoziako, Alemaniako eta Israelgo hainbat laborategi zientifikotan. Sail honetan erakusten da zenbat eratara politizatu diren natura eta ingurumena, nola sartu den politika ikerketa zientifikoaren alorrean eta zientziak giza gorputza eta ingurumena eraldatzeko dituen moduak.

Irudiek erakusten dute nola egiten duen aurrera esperientziak eta ezagutzak aurrerakuntza zientifiko izugarriak sortzeko, baina, aldi berean, nola bihurtzen ari diren herri xehearentzat eremu gero eta ulertezinagoak. Struthek etengabe eskatzen digu zalantzan jartzeko aurrerakuntza denari buruz dugun ideia, eta honela esaten du: «Guztiz barneratuta dugu aurrerapen teknologikoa dela benetan inporta duena, eta ez giza garapena, garapen politikoa edo soziala. Alderdi bakarra kontuan hartzen duen ikuspegia da hori, inondik ere...».

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago