Thomas Struth
Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003
Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991
Iruzkinak
Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987
- Izenburua:
- Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987
- Erakusketa:
- Thomas Struth
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta psikologia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Alemania | Hannah Erdrich-Hartmann | Ingo Hartmann | Giza harremanak | Psikoanalisia
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Struth, Thomas
1982. urtean, Struth-ek familia-argazkien sail bat egin zuen Düsseldorfeko Ingo Hartmann psikoanalistarekin lankidetzan egindako ikerketa-proiektu baterako. Izan ere, Hartmannek familien argazkiak erabiltzen zituen pazienteen terapietan. Berrogei lagunen argazkiak elkartu zituzten, eta Struthek zuri-beltzeko kopiak egin zituen, tamaina eta formatu berekoak guztiak, argazkiek zenbait familia-dinamika erakusteko duten moduaren azterketa konparatibo bat egiteko helburuz. Irudi horietako hirurogei inguru psikoanalisi-institutuetan erakutsi ziren, baina inoiz ez testuinguru artistiko batean.
Handik urte batzuetara, Struthek lehenengo familia-erretratuak egin zituen Eskozian eta Japonian, han bisitatu zituen familiei eskerrak emateko. Antzekotasunak aurkitzen hasi zen taldeko erretratuen eta hiri-espazioarekiko zuen interesaren artean, inkontzientearen eta garai jakin bateko kulturan enblematikoa denaren artean. Denbora asko eman zuen bere familia Alemaniako kultura eta historiaren testuinguruan kokatu nahian.
Honela esan zuen Struthek: «Familia oso gai sentibera zen ni hazi nintzen Alemania hartan. Zure familiak faszismoaren garaian egindakoaren auzia ez zen urrun egoten […] horrek nola eragin zien berreraikuntza garaian eta gerra ondoren familia bat osatzeko unean […]. Gogoan nerabilzkien gai horiek nire gurasoen eta aitona-amonen familia-argazkiei begiratzen nienean […]. Erraz ikusten ziren egitura sozial zein psikologikoen arrastoak».
Struthek laurogeiko hamarkadaren erdialdeaz geroztik egiten ditu familia-erretratuak, eta beti jarraitzen dio prozedura berari: ezaguna duen familia bati erretratu bat egitea eskaintzen dio, eta elkarrekin erabakitzen dute argazkia non eta zein enkoadraketarekin egin etxean bertan edo familiaren lorategian. Familiako kideak nahi bezala antolatu eta jartzen dira, zuzenean kamerari begira. Berariaz erabakitako konposizioak eta argazkien zehaztasun lasaiak familia harremanen kontzentrazioa, pribatutasuna eta konplexutasuna erakusten dute, hein batean.