Thomas Struth
Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017
Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000
Iruzkinak
Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999
- Izenburua:
- Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999
- Erakusketa:
- Thomas Struth
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta pertzepzioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Tamaina | Museoak | Louvre Museoa | Prado Museoa | Tokioko Arte-Museo Nazionala
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Struth, Thomas
1989an hasi zen Struth artelan ospetsuei begira dauden pertsonen eskala handiko argazkiak egiten, Europako eta Estatu Batuetako hainbat museo ospetsutan. Struthen asmoa zen maisulan horiei begiratzen zieten ikusleei gogoraraztea maisulan horiek, gaur egun ikoniko diren maisulan horiek, bere garaian bizitza normalak zituzten artistek sortuak zirela. Honela azaltzen du artistak: «Argazkiaren garaia eta ikuslearen garaia adiskidetu nahi nituen». Museo-argazkiak saileko irudiak ez ziren ia inoiz aurretik prestatuak egoten. Struthek nahiago zuen behatu eta lasai-lasai itxaron obren eta pertsonen konfigurazio egokia osatu arte aurretik definituta zeukan aretoaren enkoadraketan.
1990ean, Museo-argazkiak saileko lanak bost hiritako galerietan erakutsi zituen Struthek —Kolonia, New York, Amsterdam, Brusela eta Paris—, eta hautaketa txikiago bat eraman zuen Veneziako Bienalera. Argazki hau hamar urte geroago egin zen, 1999an, Tokioko Arte-Museo Nazionalean. Galeriara joan zenean Louvreko museoak maileguan utzitako Delacroix-en 1830eko Askatasuna herria gidatzen margolana han zegoen. Harrituta geratu zen margolanak Tokion zeukan aurkezpen ezohikoarekin. Ikusleak plataforma batean, ilunpean, esertzen ziren, zineman egongo balira bezala, eta beirazko bitrina argitsu bati begiratzen zioten: haren barruan zegoen Delacroixen lana. Struthek berehala eskatu zion baimena Louvreko museoari ikusle garaikideen eta margolan historikoaren arteko interakzio izugarri hari argazkia ateratzeko.
Museoen argazkiak egiten jarraitu zuen, hainbat margolan gaitzat hartuta, harik eta 2005. urtean denbora luzean bilatutako helburua egia bihurtu zen arte: Madrilgo Prado Museoan lan egitea lortu zuen arte, hain zuzen ere. Museoei buruzko sailaren agurra izan ziren Struthentzat Prado Museoari buruzko lan bereziak.