Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Info gehiago

Iruzkinak

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Izenburua:
Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta historia | Artea. Teoria | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Alte Pinakothek | Prado Museoa | Gogoeta | Alemania | Alberto Durero
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Hau da, Struth-en ekoizpen osoan, artista bera agertzen den argazki bakarra. Zutik dago, Alemaniako Errenazimentuko Alberto Durero margolariak 1500. urtean egindako autorretratuaren aurrean. Municheko Alte Pinakothek-en dago lan hori.

Museoetako beste argazkietan ez bezala, honako honetan artelana da argazkiaren puntu fokala, eta ez museoko bisitarien eta margolanen arteko interakzioa. Struth konposizioaren periferian dago, apur bat desenfokatua, ikusle anonimo bat balitz bezala. Bizkarrez dago, eta ezkerreko sorbalda eta masailezurraren beheko aldea baino ez dira irudian ageri. Dureroren lana, aldiz, oso garbi dago enfokatua, eta begirada itzultzen digu, Struthen familia-erretratuetako modelo bat balitz bezala.

Argazki honen bitartez, artista baten eta iraganeko lanen artean dagoen harremanaren ideian sakondu zuen Struthek. Era berean, gogoeta egin zuen gaur egungo sorkuntza-lanak testuinguruan kokatzeko iragana erabiltzeko moduari buruz. Durerorekin elkarrizketa bat edukitzea proposatu zion bere buruari, mendeetan zehar hitz egiten duten bi artista alemanen antzera. Honela azaldu zuen Struthek: «Ezin esan liteke XVI. mendeko Alemania gaur egungo Alemaniaren berdina denik, baina oinarri kultural beretik gatozela sentitu nuen, izpiritu topaketa moduko bat izan zen».

2007an, Prado Museoan izandako erakusketa batean, Struthek aukera izan zuen iraganaren eta orainaren arteko harreman berezi hori sakonago aztertzeko. Baimena eman zitzaion bere argazkiak museoko bilduma iraunkorreko lan batzuen ondoan zintzilikatzeko, eta Alte Pinakothek, Autorretratua argazkia Dureroren maisulan baten alboan zintzilikatzea hautatu zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago