Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Info gehiago

Iruzkinak

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Izenburua:
Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta zientzia | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Gogoeta | Alemania | Zientzia eta Teknologia
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Natura & Politika lanerako, jendeak normalean ikusten ez dituen ingurune zientifiko eta teknologikoen barrualdeei atera zizkien argazkiak Struth-ek. Argazki hau Asdex Upgrade delakoan egin zuen, hau da, Munichetik hurbil, Alemanian dagoen Plasmaren Fisikaren ikerketarako Max Planck Institutuko tokamak esperimentalean. Tokamak delakoa fusio kontrolatuko erreaktore bat da, karbonoaren ordezko energia iturri alternatiboa sortzeko diseinatua. Fusio nuklearrari buruzko ikerketaren helburua eguzkian eta izarretan sortzen diren gertaera fisikoak erabiltzea da, partikulen fusiotik abiatuta, Lurrean energia sortu ahal izateko.

Struth liluratua dago asmakizunen eta gailu teknologikoen barruko mekanismoekin; artistak berak «garun modernoaren paisaiak» esaten die horiei. Tokamak-aren argazkia konplexua da ikuspegi grafikotik, eta xehetasunez beterik dago, esate baterako, eroaleen mailuak, hodiak, hoditeriak, zirkuituak eta hariak erakusten baititu. Ikusle arrunt batek ezin ditu erraztasunez identifikatu irudiko egiturak, baina asko erakartzen dute kolore bizi eta forma multzoek, ikuspegi estetikotik iradokitzailea den konposizio abstraktua sortuz.

Esperientzia bisuala ikaragarria izan liteke, eta baita nekagarria ere. Eta, horixe da, hain zuzen ere, Struthen asmoa. «Gure buruak gauzatu duenari ateak zabaldu eta jende gehienak ikusi ezin dituen lekuetan mundu garaikideak sortzen duena arakatu» nahi duela adierazi izan du. Aurrerabide teknologikoan ikusezinak izan ohi diren mekanismoak agerian jartzean, teknologia aurreratuek eragiten dituzten kontrol- eta botere-egitura ezkutuei egiten die erreferentzia, eta horiek gizadiarengan duten gero eta eragin handiagoa zalantzan jartzera bultzatzen gaitu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Crosby Street, Soho, New York 1978

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hannah Erdrich-Hartmann eta Jana-Maria Hartmann, Düsseldorf 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Akuarioa, Atlanta 2013

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Pergamo Museoa 1, Berlin 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Disekzio-gela, Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokioko Museo Nazionala, Tokio 1999

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Alte Pinakothek, Autorretratua, Munich 2000

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Publikoa 07, Florentzia 2004

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 01, Daintree, Australia 1998

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 24, Sao Francisco Xavier, Brasil 2001

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paradisua 26, Palpa, Peru, 2003

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Faez familia, Rehovot 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Bental mendia, Golaneko Gainak 2011

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mendia, Anaheim 2014

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ekiloreak 1. zkia, Winterthur 1991

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zuhaitzak Rutschwiletik gertu, 25. zkia. 1993

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Plataforma erdi-urperagarria, DSME Ontziolak, Geoje uhartea 2007

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Tokamak Asdex Upgrade-ren kanpoaldea, Max Planck IPP, Garching 2009

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

GRACE-Follow-On azpiko bista, IABG, Ottobrunn 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Grévy’s zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017

Thomas Struth, Iruzkina, 2019

Info gehiago