Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Info gehiago

Iruzkinak

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Izenburua:
Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Artelan motak:
Grafitia | Pintura
Aipatutako artistak:
Twombly, Cy

Cy Twombly-k 1950eko hamarkadaren erdialdera garatu zuen, AEBko armadan kriptografo gisa lanean ari zela, grafiti-erako marrez, zirriborroz eta lerro frenetikoz osatutako haren estilo berezia, Espresionismo Abstraktuarekin lotura estua zuena.

Twombly 1957an Erromara bizitzera joan ostean, haren keinuzko mintzaira eraldatu egin zen, historia-erreferentziak txertatu baitzituen haren lanetan: historia klasikotik, literatura klasikotik eta antzinako mitologiatik ateratako gaiak sartzen hasi zen.

1960ko hamarkadaren hasieran, neurri batean historiaren alderdi dramatikoen, epikoen eta mitikoen inguruan zuen liluragatik, hilketa historikoen multzo bat hartu zuen gaitzat Twomblyk, ziurrenik 1963ko azaroan John Fitzgerald Kennedy presidentea erail izanak eraginda.

Komodori buruzko bederatzi gogoeta saila bigarren mendeko Aurelius Commodus enperadore erromatarraren ankerkerian, erotasunean eta gainbeheran oinarritzen da. Aurelius Commodus Marcus Aurelius-en semea zen, eta Herkules handiaren haragitzea zela sinetsita zegoen; erail zutenean amaitu zen haren agintaldia.

Garai hartako botere politiko nahasia eta korapilatsua iradokitzen dute margolanek. Margolan bakoitzean, bi materia-espiral daude konposizioaren erdian. Haien eragin espresiboa aldatu egiten da narrazioa lan batetik bestera hedatzen doan heinean; hasierako lainoen moduko egitura lasaiak azken lanean orbain odoltsuen apoteosi bortitz bihurtzen dira. Hondo grisa espazio neutroa da, eta enperadorearen hilketaren odolez estalitako ebidentzia bisuala isolatzen eta nabarmentzen du. Odol-hondarrek airean flotatzen dutela dirudi, eta indarkeria-ekintzaren zeinu argia eta deskontestualizatua dira.

Margolanek kaosaren eta indarkeriaren estetika intrintsekoa badute ere, hautematen da nolabaiteko konposizio-ordena bat: margolanen erdialdetik pasatzen den lerroa bateratze-elementua da, eta panel bakoitza egituratzen dute sekuentzia numerikoek, laukiek, ardatz geometrikoek eta eskemek.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago