Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Info gehiago

Iruzkinak

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Kiefer liluratua zegoen lehenaldiko kulturek ideologia naziaren eraketan zuten eraginarekin. Haren artelanetako irudiek Bigarren Mundu Gerra osteko Alemanian tabu ziren uneetara eramaten zuten gizartea, eta, beraz, tabu horiei aurrera egitera behartzen zuen Alemania.

Kieferren lanek askotariko iturriak dituzte, besteak beste: mitologia klasikoa, Kabala, alkimia eta esoterismoa. Irudi-multzo pertsonala du, ikonografia intimokoa; horrek bihurtzen du Kiefer gaur egungo artista alemaniar gailenetako bat.

Emakumea artista honen artelanetan sarri ageri da; batzuetan sinbolo gisa baino ez: Austriako Isabel, Lilith, Brunilda eta, lan honetan, Berenize erregina egiptoarra, artelanari izena ematen diona.

Kondairak dio erregina horrek bere ile galantari eta luzeari uko egin ziola hura moztu zuenean, Afrodita jainkosari emateko, Ptolomeo senarra etxera osasuntsu buelta zedin.

Kondairak badio, halaber, tenpluan utzi ondoren, ile adatsa desagertu egin zela. Batzuek esaten zuten lapurtu egin zutela, beste batzuek ziurtatzen zuten Afrodita jainkosak berak konstelazio bilakatu zuela zeruan.

Ematearen, galeraren eta gorespenaren mitoa artelan honetan berunezko hegazkin militar baten hondarren bidez gauzatzen da —zehazki hegal baten eta fuselajearen hondarrez—; horietatik giza ile-sorta bat ateratzen da.

Kieferrek sarri erabiltzen ditu hegazkinak gaitzat eta beruna materialtzat. Bi elementu horiek oso harrigarriak dira, baina zama dramatikoa areagotu egiten da tartean giza hondarrak baitaude; pieza honetan, ilea. Horrek artelan emozionala dakar, argitu gabeko sinbolismoz betea. Beruna ere material iluna eta pozoitsua da, Saturnorekin lotu ohi izan dena. Testuinguru honetan, Bigarren Mundu Gerrak ekarri zituen samintasuna eta mina ere irudika litzake. Aldi berean, baliaezina den teknologia baten irudia da: gerrako hegazkina, lurrean harrapatua, hegalak moztuta, txori babesgabe bat bezalakoa da.

Ezkutuko esanahiz betea dago eta antzeko egonezina transmititzen du Ekiloreak lanak. Antza fosilizatuak dauden lore ilun handiak erakusten dizkigu, eta serie bateko zati da, non artistak lore hauek irudi biluzien ondoan jartzen dituen; XVII. mende hasierako Robert Fludd filosofo eta okultista ingelesaren artelanarekin lotu izan da serie hori.

Fluddek uste zuen lore bakoitzak bere izarra zeukala, eta lurtarraren eta kosmikoaren artean konexioak ezartzen zituztela.

Bai Berenize bai Ekiloreak lanek lurraren eta zeruaren arteko loturaz hitz egiten digute, gizakiak kosmosarekin eta, beraz, espiritualtasunarekin duen harremanaz. Harreman hori ez zaigu gertakari zoriontsu gisa aurkezten, baizik eta alde ilun eta dramatiko ugariko harreman gisa, zalantzaz eta estutasunez betea.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago