Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Info gehiago

Iruzkinak

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Izenburua:

Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Geometria | Espiritualtasuna
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Jorge Oteizak artearen espresibotasuna alde batera utzi zuen, eta erabiltzen zituen baliabideen bidez sortutako espazioaren eta hutsaren garrantzia azpimarratzea izan zuen helburu, eskulturan espazio hutsak duen balio erreala transmititzeko. Prozesuari ematen zion garrantzia, kasu honetan hustuketari, eta horregatik Oteizak behin eta berriro eskatu zuen lanak multzoka aurkez zitezela, ikusleak prozesua berregin ahal izateko; izan ere, ez zuen ikuslea hartzaile pasibotzat hartzen.

Ideia horiek artearen alderdi espiritualekin eta Oteizak zenbait artistaren, besteak beste, Kandinsky-ren, Mondrian-en eta Malevich-en lanaren inguruan egiten duen berrirakurketarekin zerikusi handia dute. Ideia horiek hezurmamitzeko irudi geometriko sinple eta purudun lanak egin zituen; esfera, kuboa eta zilindroa eta haien hustuketa dira lanen oinarri.

Kutxa hutsak eta Kutxa metafisikoak serieen parte dira bi artelan hauek eta Jorge Oteizaren azken lanen artean daude. 

Kutxa hutsak serieko lanak sei koadrok osatu ohi dituzte; kubo ireki eta hutsak dira. Kuboek zati bat dute faltan, eta horri artistak Malevich unitate esaten zion. Serie honen adibide argia da Irekiera handia duen kutxa hutsa, 1958koa.

Leonardori omenaldia, 1958koa, Kutxa metafisikoen adibide argia da. Bi triedro elkartzean sortutako eskulturak dira; artistak nahita mugitu zituen, kuboa guztiz ez ahokatzeko. Horrela sortutako irekierak barruko eta kanpoko espazioa (edukia eta edukitzailea) lotzen ditu eta kuboa hausten du. Hartara zalantzan jarri zuen kuboa irudi ideala zela.

“Nire eskulturan gune espiritual librea behar dut niretzat, nire ondoan, hutsa dena, mugiezina, urrunekoa, gogorra —gogorra kanporantz, nolabait—, biluzia, protestantea —protestantea kanporantz, nolabait—, irtenbiderik gabea eta transzendentala”. [Oteizaren esana]

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993