Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Info gehiago

Iruzkinak

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Izenburua:
Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Pertsonaia mitologikoak | Artea eta historia | Artea eta literatura | Sorkuntza artistikoa | Alemania
Artelan motak:
Argazkia | Pintura
Aipatutako artistak:
Kiefer, Anselm

Anselm Kiefer-ek erabateko buelta eman zion artista-liburua genero gisa ulertzeko moduari; pintura klasikoaren pieza bakarraren eta intimoaren ideiara bueltatzen da, eta alde batera uzten du XVIII. mendetik aurrera sortutako artista-liburuen seriekako erreprodukzioa.

Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II Kieferrek 1980ko hamarkadaren hasieran egin zituen zortzi liburuetako bat da. Gilgameshen epopeian, literatura unibertsaleko lehen artelanetako batean, oinarritzen da, eta argazkien bidez kontatzen digu.

Gilgameshen epopeia narrazio sumertarra da, neurtitzetan idatzia, Gilgamesh erregearen abenturei buruzkoa. Poemaren hasieran errege tiranikoa da Gilgamesh; Uruk hiriko herritarrek hari buruzko kexak azaltzen dizkiete jainkoei, neurrigabeko lizunkeriaz kokoteraino baitaude. Herria defendatzeko, jainkoek Enkidu gerlaria sortu zuten, erregeari aurre egiteko.

Bi pertsonaia horien arteko gatazka sortzean, elkar suntsitu beharrean, lagun egin ziren betiko, eta elkarrekin abentura zoragarriak eta aldi berean arriskutsuak bizi izan zituzten, besteak beste: Humbaba erraldoiaren heriotza, Zeruko Zezenaren heriotza eta Gilgameshek Inanna jainkosaren, maitasunaren eta gerraren jainkosaren eta Uruk hiriaren babeslearen, maitasunari uko egin izana.

Ekintza horiek guztiak direla eta, jainkoek, haserre, berriz ere zigortu zituzten bi adiskideak: Enkidu zendu zen, gazte zela, eta Gilgameshek hilezkortasunaren alferreko bilaketa hasi zuen.

Kieferrek ez du istorioaren kontakizun lineala egiten; zertzeladak emanez kontatzen digu. Hirugarren Reicheko eta Alemaniako tradizioaren oroitzapen pertsonalak islatzen dituzten zatiak kontatzen dizkigu. Horrela, beste lan askotan bezala, urrutiko lehenaldiko istorioa baliatzen du, berak bizi izan zuen garaiko bat kontatzeko. Bere hitzetan:

“Nire koadroak palinpsestoak bezalakoak dira, jatorrizko beste testu batzuk ezabatzen dituzten eta, aldi berean, beti ezabatzeko arriskuan dauden testuak bezalakoak”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993