Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990
Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981
Iruzkinak
Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980
- Izenburua:
- Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980
- Erakusketa:
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta historia | Artea eta kultura | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Bigarren Mundu Gerra | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa | Neoespresionismoa
- Artelan motak:
- Grabatua | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Wolfgang Becker-ek, Alemaniako Akisgraneko Museoko zuzendariak, “basati berriak” terminoa sortu zuen, neoespresionismo alemaniarreko artistei buruz hitz egiteko. Horien artean zegoen Anselm Kiefer.
Neoespresionismo alemaniarraren ezaugarri nagusia tamaina handiko artelanak dira. Pintura emateko keinuak garrantzia handia zuen, eta sarritan teknika agresiboak baliatzen zituzten. Ez zioten abstrakzioari uko egiten, baina pintura, oro har, figuratiboak sortzen zituzten.
Neospresionismoak behingoz aurre egin zion Bigarren Mundu Gerra ostean Alemaniako historiari; horrelakorik egin zuen lehen arte-joera izan zen. Nazismoaren garaiak utzitako hutsune kulturala onartu zuen eta garai hura ironiaz eta, sarritan gordintasun osoz, jorratu zuen.
Irudien gatazka artelana 1970eko eta 1980ko hamarkadetan egindako pintura- eta artista-liburu multzo batekoa da. Beste artista-liburu batzuk ez bezala (sailetan egin ohi dira, adibidez, grabatuenak), Kieferrek lan bakanak egin zituen; margolanen modu bertsuan sortu zituen.
Artista-liburu honek VIII. eta IX. mendeetan Bizantzion irudiak gurtzen zituztenen eta gurtzari zentzugabe irizten ziotenen arteko gatazka du gai.
726. urtean, Leon III.a enperadoreak Jesukristo eta santuak irudikatuak zeukaten irudien gurtza debekatu zuen, eta horrek liskarra eragin zuen herritarren artean. Egoera hori seme Konstantino V.ak ere bizi izan zuen, eta indarrez konpontzeko ahalegina egin zuen. Hamarkada batzuen ondoren, gatazka konpontzeko, Nizeako II. Kontzilioa deitu zuen Irene Enperatrizak, eta horrek ikonoen gurtza ahalbidetu zuen, Jainkoaren semea gizona zela oinarri hartuta.
Leon V.aren agintaldian, IX. mendean, gatazkak itzuli ziren, eta Teofiloren gobernura arte luzatu ziren, emazte Teodorak enperadorea hil ondoren ikonoak gurtzeko behin betiko aldarrikapena egin arte.
Liburu honetan liskar horretan parte hartu zuten enperadore, pontifize eta patriarken izenak ageri dira, “+” eta “-” zeinuekin batera; lehenengoak irudiak gurtzearen aldeko jarrera hartu zutenak identifikatzen ditu, eta, bigarrenak, aurka egiteko jarrera hartu zutenak. Artistak gatazka ideologikoa aditzera emateko, halaber, tanke batzuk irudikatu zituen, pintorearen beraren estudioko elementuei tiro egiten diotenak.