Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996
Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990
Iruzkinak
Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995
- Izenburua:
- Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995
- Erakusketa:
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Geometria | Materiala | Espiritualtasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Chillida Juantegui, Eduardo
Chillida-ren Izpirituarentzako espazioa eskultura, 1995ekoa, Indiako harrobi ezagunenetako batetik metodo tradizionalen bidez ateratako granito arrosaren bloke batez egina dago. Indian material hori eraikuntza erlijiosoak egiteko erabiltzen da eta horiei atxikitako espiritualtasuna gogora ekartzen du.
Chillida 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen granitozko eskulturak egiten. Garai hartan sortu zuen artelan garrantzitsuenetako bat, Sakona airea da IV, eta 1988ko Veneziako Bienalean erakusgai jarri zen. Horrek egin zuen XX. mendeko artista onenetakoa.
Garai hartako artelanak granitoz eginda daude, eta irekierak dituzte, argia haitzaren bihotzera sartzeko; horrela, harriaren benetako esentzia erakusten digu, espiritualtasun intrintsekoa, lurrekoa denaren sinboloa eta irudikapena.
Chillidak uste zuen harria material iragazgaitza zela, bere izaera gordetzen zuena, gizakiak eraldatzea onartzen ez zuena. Hala izanik, artistak ez zuen bertan esku hartu nahi hura aldatzeko, asmoa ez zen harrian haren izaeratik kanpoko geometriarik inskribatzea, baizik eta forma bat bilatzea, harriarena berarena dela uste zuen geometria, Chillidaren aburuz harriak espazioa aldatzeko eta bertan eusteko duen indarrean gauzatzen zena.
Eta horrela gauzatu zuen Chillidak haren artegintzaren xedeetako bat: bizi izandako espazioa bizi izandako denbora bilakatzea; baina hori ez da posible harriak zuloguneetan, hutsuneetan edo zuloetan irekitzeko borondaterik ez badu, hartzaile izateko borondaterik ez badu, eta bere izaera materialaz harago doan infinitura irekitzeko asmorik ez badu.
Erabilitako materialaren ezaugarri hori, lurretik datorrenaren izaera boteretsu hori artistak berak euskaldunaren “argi-ilun” gisa definitu zuenarekin lotua dago; alegia, euskal kulturaren eta telurikoa denaren, ama lurraren, arteko harremanarekin.