Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Info gehiago

Iruzkinak

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Izenburua:
Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Artea eta gizartea | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Kapitalismoa | Anarkismoa | Herri-kultura | Alemania | Tradizioa
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala | Errealismo kapitalista | Errealismo Soziala | Posmodernismoa
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Argazkia | Inprimaketa
Aipatutako artistak:
Polke, Sigmar | Richter, Gerhard

Sigmar Polke-k, beste artista alemaniar batzuekin batera, kritika soziala ardatz zeukan taldea osatu zuen 1960ko hamarkadan. Talde horren kide ziren, halaber, Konrad Lueg eta Gerhard Richter; “Errealismo Kapitalista” izena eman zioten; alegia, Sobietar Batasuneko estilo ofizialistari, Errealismo sozialistari, muzin egin zioten.

Polkek haren lanetan aditzera ematen zuen objektu artistikoa merkataritzako artikulu bihurtu zela. Horrela, kultura kapitalista eta artearen merkatua zalantzan jartzen zituen, eta, neurri batean, pentsamendu kritikoarekin, eta, nolabait ere, anarkismoarekin bat egiten zuen.

Baina ez da hori Polkek zalantzan jartzen zuen gauza bakarra. Beste artista alemaniar batzuek ez bezala, besteak beste, Richterrek ez bezala, Sigmar Polkek aurreko tradizio artistikoarekin amaitu nahi zuen. Horretarako, batzuetan, artearen historiaren ikonoak berrinterpretatu eta berrerabili zituen —nolabaiteko sarkasmoaz— eta, beste batzuetan, garai hartako mundua irudikatzeko artistak zaharkitutzat jotzen zituen baliabide eta teknikak alde batera utzi zituen.

Polkek kulturaren ikuspegi globalizatzailea zuen, eta, hori dela eta, hainbat herrialde eta kulturatatik bidaiatu zuen, zenbait urtez; bidaia horietan argazkiak eta filmak batu zituen, gero bere artelanetan sartu zituenak, batez ere 1980ko hamarkadan.

Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte) lanak teknika klasikoak zalantzan jartzen dituela erakusten du, eta estilo postmodernoaren ideiak gainezartzearen adibide grafikoa da. Polkek elkarri lotutako hainbat oihal-zatiren gainean komunikabideetatik ateratako irudiak inprimatu zituen artifizialtasunez; interesik gabeko etxeko barnealdearen gainean Kathreiner hitzak, zurezko enbalaje batean, Alemaniako mirari ekonomikoan erabiltzen zen malta-kafearen marka ezagunari erreferentzia egiten dio. Beste elementu bat ere sartu zuen, arreta ematen diguna, marko baten barruan sartutako collagea: egunkari bat eta liburu bateko azala dira; Polkek nahita ezkutatu zuen liburuaren egilearen izena.

Baina tradizio artistikoaren kritikarik ikaragarriena egiteko eta bere ideia postmodernoak indartzeko, Polkek bere izena azpikoz gora idatzi zuen eta artelana “Matisse” izenez sinatu zuen, ezkerraldeko beheko aldean. Horrela, artelanaren egiletza eta, beraz, artelan gisa duen balioa bermatzeko artelanak sinatua egotearen beharrari buruz hitz egin zuen ironiaz.

Azken batean, obra konplexua dugu aurrean, erreferentzia kontzeptualez eta formalez betea, eta erreferentzia horiek bat egiten dute artistaren izaeraz hausnarketa eragiteko eta gaur egungo artearen originaltasunaren exijentzia zalantzan jartzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago